Zergaitik iruditzen zaidan Bizikleta elektrikoa, motoa edo patinetea baino erosketa hobea.🧶
1- Unibertsaltasuna: Familiako kide guztiek erabil dezakete (bizikletan ibiltzen badakite noski)
2- Segurtasuna: Jarrera aktiboa exigitzen du, erneago zoaz orohar. Gurpilak handiagoak izan ohi dira, koxketan eragin txikiagoa. 25km/h gehienez erori ezkero ez da abiadura exageratua. (Busa gainetik pasa ezkero berdin du denak)
6- Beti martxan: Bateria amaituta ere, garapen nahiko erosoak dituzte laguntza gabe ere ibiltzeko. Ez zaitu botata utziko.
7- Erliebea ez da aitzakia: Laguntzari esker edozein ibilbide eskura izango duzu. (Erlaitz,Jaixkibel,Pelotegi...)
8- Trenean eraman daiteke (oraingoz)
Orain, bi pega nagusi;
1- Haserako prezioa; zoritxarrez askorentzako handiegia.
2- Non gorde/utzi: Kalean motoak ikustera ohituta gaude, bizikleta elektrikoak gutxiago, giltzarrapoan dirua gastatu eta ahal bada beti ez utzi gauez toki berdiñean. Denok ez dugu igogailua edo garajea zoritxarrez.
PD: Dirua muga bazaizu, erabili bizikleta eta sasoian jarriko zara!
PD2; bizikleta arruntaren defendatzaile sutxua naiz🤭
9- Mantenu kostu baxua: segururik ez, konponketak orohar merkeak, bateria kargatzearen gastua soilik.
10- Ez du soinurik ateratzen, denok irabazten dugu.