Andura edo Sambucus ebulus, eta bere fruituak.
Gure espazio periurbanoetan oso maiz agertzen den landare ederra.
eu.m.wikipedia.org/wiki/Andura
#Gaztaño #Orereta #Errenteria
Azken astean herrian egindako behaketetan gogoratu dut ez dagoela belar txarrik, eta txunditu nau gure kaleetako biodibertsitateak.
inaturalist.org/projects/euska
#iNaturalistEH

@birasuegi nik iNaturalist esperientziarekin ikasi dut landare itsutasun handia dugula. eu.wikipedia.org/wiki/Landare_

Eta belarra ez moztearen ebanjelista bilakatu naiz.

@theklan Aiba, ez nuen kontzeptua ezagutzen. Oso interesgarria.

Banabil azken aldian hiri-mantenu eta landarezaintzan ikuspegi agroekologikoa duten irizpide, teknika eta ildoen bila.

Aurkitzen dudana elkarbanatuko dut hemen.

Jarraitu

@birasuegi @theklan suizan belarra beranduago mozten dute bide bazterretan.
Hiri batzuetan, zuhaitz oinak ere landatzen dituzte belar eta loreekin.

@AVU_Osoro @birasuegi hiriguneetan asko irabazten da belarra ez moztuta. Bizitza gehiago, ulermen gehiago eta gozamena begientzat. Ez dakit nori bururatu zitzaion belardiak motz egon behar direla.

@theklan @AVU_Osoro @birasuegi ba hiriguneetan, bizilagunak dira normalean belarrik nahi ez dutenak... "Zikin dago", " Arratoiak datoz" etab.
Udaletxera mozteko segituan deitzen dute...

@izarobasurko @birasuegi @theklan @AVU_Osoro Errenterian azken urtean konturatu naizena da, belardi bateko belarra moztean, moztu gabeko eremu bat uzten dutela askotan. Hasieran, pentsatzen nuen jardineroei "pasa" egiten zitzaiela, baina agian orain zentzua du.

@AVU_Osoro @birasuegi @theklan guk Itsason (Gipuzkoa) intsektuentzako habitatak sortu genituen, eta mozketa gutxitzeaz gain hildako egurretan hainbat diametro eta sakonerako zuloak egin genituen habitat eskuragarritasuna handitzeko. Ez dut orain argazkirik eskura.

@AVU_Osoro
Ikaragarria zenbat lore landatzen eta hazten uzten dituzten Suitzan.
Kartel asko daude erleentzat eta marigorringoentzat degiten dutela jakinarazteko.

Baina gehiago harritu gintuena: ia ez genuela eztiaren salmentarik ikusi 🤷🏾‍♂️
@birasuegi @theklan

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea