Ez da herrian harrapatutako olarruarekin ospatuko. Ez da Kantauriko olarruarekin ospatuko. Ez da gertuko uretako olarruarekin ospatuko....
Olarrurik ez dago itsasoan. Zer ospatu behar dute?
@gontxatorre Askotan, halako produktu-festek iparra galtzen dute. Ahaztu egiten da, zertarako sortu ziren eta inertzia hutsez bizi dira. Mutrikuko berdel eguna adibidez.
@txikillana Turismo sailetik antolatzen da. Horrekin dena esanda dagoela uste dut.
Inoiz ez da lanbide bat babesteko egin (herrian arrantzale profesionalik ez dago, denak kirol-lizentziak dira) edo garai batean gosea kentzeko oso baliagarria izan zen animalia baten garrantzia azpimarratzeko.
Parranda egun bat, ahal bada, kanpoko jendea ere erakartzeko. Horretarako Saharako kalako olarrua nahikoa. Baina plater tradizionala prestatzeko olarru sikurik ez, ordea.
@gontxatorre eta sagardotegietan Barents itsasoko zenbat bakailao, tokiko arrain espezie dezente gutiesten direlarik @txikillana
@ng @gontxatorre Mutrikukoa, ordea, hasiera-hasieratik gutxietsitako espeziearen (berdela) konsumoa bultzatzeko sortu zen. Berriki aditu dudanez, baina, jaiaren bultzatzaileek aitortzen dute helburua ez dela bete. Jendeak festan jaten du berdela, asko gainera, baina gero dendan ez du erosten!
@txikillana nolabait ez da harritzekoa, jai egun bereziko janari gisan aurkezteak ez du baitezpada egunerokoan eraginik. Ipar EHan taloekin gertatu dena bezala, lehen jende xumeen egunerokoa gaur egun ia jai giroekin bakarrik lotzen da @gontxatorre
@txikillana @ng @gontxatorre
Lagun baten aitak babarrunekin du, ezin du ulertu jatetxera "babarrunada" jatera joatea, umetan egunero jan behar zituen eta.
@gontxatorre
@AVU_Osoro @txikillana @ng
Ez dakit benetan gertatu zen edo ez, baina... gure herrikide batzuei Iruñean gertatutakoa...
Gazteleraz jakin ez, eta ondoko mahaikoak eskatzen zuena kopiatzea erabaki zuten. Ondokoak "alubias". Beraiek berdin.
Platera ekarritakoan purrustaka babarrunak egunero jaten zituztelako. Behin kanpoan jango eta... Nolatan eskatu zituen ondokoak jatetxean babarrunak!
Huts egin arren, bigarrena eskatzeko estrategia bera. Ondokoak "repetimos"! 🤣
@AVU_Osoro @txikillana @ng nire beste lagun baten aitak angulak gortoto egiten ditu. Gaztea zenean, eta askoz gehiago ez zegoenean, otorduro zeuzkan platerean (garaia zenean, jakina). Tortillan, bokadilloan,...