Esan gabe doa nire ustez azterketa hau okerra dela eta alde egin nahi duten lankideak zuzen daudela. Nolanahi ere ulertu dezaket bere ikuspuntua eta kasik sumindura, ez pentsa.
Baina Mastodonen aurka argudiatzea, X-en borroka ideologikoa egin daitekeela aditzera emanez, nire uste apalean, begietan benda jartzea eta X-eko errealitatea nahita ukatzea da https://ctxt.es/es/20240901/Firmas/47377/Gerardo-Tece-debate-abandonar-Twitter-pocilga-Elon-Musk.htm
@desertorea "nada de lo que allí se diga o haga en este momento ejerce ninguna influencia en el debate público."
Hau gezurra da, eta ganera ez da egia.
@txerren @desertorea Doluaren lehen faseetan dago oraindik 😅
@birasuegi @txerren @desertorea barka elkarrizketan sartzea, baina ezin diot mihiari kosk egin. Nik uste aldagai garrantzitsua dela ikustea nor den gaur egun den hori Twitterri esker. Hainbat kazetari edota bestelako kultur eragileri mesede egin zien sareak, edo ondo erabiltzen asmatu zuten. Hori berez ez da txarra, jakina, baina uste dut X uzteko tristuran statusa galtzeko barne beldur bat badela.
@barberenea @birasuegi @txerren @desertorea ez nago gerra leku guztietan egitearen alde, baina bai masa kritikoa dagoen lekuetan. Tamalez, oraindik ez da eman kakazte osoa, edo Doctorowek hemen modu distiratsuan "Self-help" fasean ez da sartu.
https://www.ft.com/content/6fb1602d-a08b-4a8c-bac0-047b7d64aba5
@desertorea @theklan @barberenea @birasuegi @txerren Zuei irakurrita honek sortu dit jakimiña, Frantziako ezkerrak zer jarrera du X/mastodon aferan?
agian @EDERTO87 eta @ngerakines zerbait gehitu dezakete.
(Euskal Ikuspegi globalagoa izate aldera)
@izarobasurko @barberenea @birasuegi @desertorea @EDERTO87 @txerren @AVU_Osoro @ngerakines Euskarazko Wikipediaren kontua kudeatzen duen pertsonetako bat izanda, azken aldian interakzio gehiago daude Mastodonen Xitterren baino, eta hori jarraitzaileak 15 aldiz gutxiago direla.
Hori bai, gutxi batzuk oso aktibo dira.
Bide batez, jarraitu @euwikipedia, egunero eduki ona du eta (eta 14 minutu barru tximino bat opari)
@izarobasurko @euwikipedia iragarkiak funtzionatu du, orduan! (laster duzu tximino bat opari)
@theklan @izarobasurko @barberenea @desertorea @EDERTO87 @txerren @AVU_Osoro @ngerakines
[Jarraitu @euwikipedia ]
Bestalde uste dut euskarazko Xitterren kakaztea, algoritmoak uzten duen tarteetan, gehiago kostatuko dela, eta neurri batean sanoagoa izango dela, baina eske euskarazko komunitateak askoz errazagoa daukagu elkarrizketaren trantsizioa hona egitea. Ez dago euskal edukien merkaturik, eta ez da egongo! Euskal esparru digitala komunitarioa da.
#DenokFedibertsora
@AVU_Osoro @desertorea @theklan @barberenea @birasuegi @txerren @ngerakines Frantziako ezkerrak presentzia du fedibertsoan:
Herri Fronte Berria, mastodonen : @nouveaufrontpopulaire
Niri penatzen nauena da, batzuk, Muskerrak haiek jan arte bertan geldituko direla.
Sare libreak orain oso osasun ona dutela esango nuke, basamortuan denboratxo bat igaro dugunontzat behintzat...
Etorri edo ez etorri, fedibertsoak sano dabil!