@birasuegi kasuak ezagutu ditut, era munduko zentzu guztia du.
@AVU_Osoro @birasuegi Nire ametsa #cohousing batean bizitzea da, non zalantza barik arropa garbileku komunitarioa izango dugun.
@txikillana @AVU_Osoro Ni La Borda kooperatibako bazkide laguntzailea naiz, eta Bartzelonara joaten naizenean badut etxebizitza komunitarioa egonaldi motzetarako. Labadorak komunitarioak dira, noski.
@birasuegi @txikillana Nik munichen ikusi nuen, olinpiadetarako egindako pixuek, sotoan zuten garbigailua, lehorgailua eta soka km pila arropa zabaltzeko, beste batzuk etxeko balkoian zabaltzen zuten.
@txikillana @birasuegi Ez da txarra, tallertxo komunitarioa baita ere. Eta bizikletak uzteko tokia kaleko maila berean, erraz eta eskura izateko.
@AVU_Osoro @txikillana Joaten naizen hurrengoan aterako dizkizuet argazkiak, baina La Bordak sarrerako patioan bizikletentzat espazio zabala du (kotxeentzat garajerik ez), sukalde komunitarioa eta solairuartean labadora komunitarioak eta arropa eskegitzeko espazio zabala. Ondo pentsatua dago.
Argazkian hegoaldeko fatxada:
@birasuegi @txikillana Proiektuko argazkiak ikusiak ditut, agian nahiago dut argazkirik ez ikusi🤭😅, inbiria ez pasatzeko jeje!!!(bidali e!)
Altzate (lobato ingurua) horrela garatu beharko litzateke, ez orain bezela, etekinaren izeneko irizpideetan oinarrituta.
@birasuegi Gai honi lotua, atzoko hizketaldia; "arropa kanpoan zabaltzea debekatzen digute, gero horri argazkiak egiteko oporretan"