Atzo lagun ingeniari industrial batekin eztabaida izan nuen.
Nik niotson energia oparotasun erlatibozko urteak amaitzen ari direla (planetako bizigarritasun baldintzak okertzen ari diren bezala).
Lagun ingeniariak erantzun zidan bere ustez alderantziz dela: energia-oparotasun aro berri baten aroan gaudela, (aipu testuala erabiliko dut) "garapena energiarekiko adiktoa delako" . Energia gero eta merkeagoa eta are, doakoa izango dela defendatzen zidan.
(1/2)
@txerren Lagun ingeniari batekin (baterien esperimentazio eta produkzio iturrien munduan dabil lanean) hizketan antzeko argudioak, "egongo da zerbait, europak diru asko sartzen du" esan zidan, kobre gero eta gutxiago ekoizten dela esan nionean..."etxeetako kableetatik aterako dugu" erantzun zidan. Bere buruan deshazkundea unikornio urdinen pareko zerbait da.