Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko eskatu diote guraso taldeek Jaurlaritzari https://www.argia.eus/albistea/ikastetxeetan-mugikorra-debekatzeko-eskatu-diote-guraso-taldeek-jaurlaritzari?mtm_campaign=Fedibertsoa
@izarobasurko @argia egia esan:
😇 Ados nago planteatzen dutenarekin, eta ados nago ikaskuntza-prozesuan onurak izango dituela (didaktikaren inguruko ezjakintasunetik).
👹 Baina ez dut uste bidea debekua izan behar duenik. Eskola batean daudela aprobetxatuz, zergatik ez irakatsi teknologia modu kritikoan erabiltzen? Ikusi dut hori ere eskatzen dutela, baina mugikorra erabiltzeko helduak badira, erabilerari buruz hausnartzeko helduak direlako izango da, ezta?
Debekuak saihestea adiktiboa da. 🙃
@desertorea @izarobasurko @argia orokorrean ados nagoela esango nuke, baina debekua (zenbaitetan) elkarbizitzarako tresna erabilia eta eraginkorra da: debekatuta dago toki itxietan erretzea, debekatuta dago kale batzuetatik autoarekin sartzea... plano horretan kokatuko dut "debekatua dago ikastetxean mugikorra erabiltzea".
@desertorea @izarobasurko @argia eta "mugikorra erabiltzeko helduak badira, erabilerari buruz hausnartzeko helduak direlako izango da, ezta?". Haurrei buruz ari bazara, esango nuke ezetz, ez direla helduak mugikorra erabiltzeko (aipatzen dituzu +40 horietako asko ez diren / garen bezala). Eta hori da, hain zuzen, arazoaren parte bat.
@miren @izarobasurko @argia esperientzia gutxi dut haurrekin, egia esan. Nire inguruan ez dago ume asko, baina badakit sekulako arazoa dela eskoletan.
Nolanahi ere, bada beste gauza bat ez zaidana asko gustatzen, erabaki bat horrela hartzea parte den sektore handienari parte hartzeko aukera eman gabe... ikasleek izango dute zer esan, ezta?
Beraiekin prozesu parte-hartzaile bat ireki daiteke ondorioen eta erabakiaren parte izan daitezen, arauak adosteko. Edo plantezina da?
@anabasa @desertorea @miren @izarobasurko @argia prozesu hezitzaile hori, gailua eskuetan izan baino lehen egin beharko litzatekeela uste dut.
Aldi berean, tiktok/bereal/insta... ezagutu aurretik, ondoren oso zaila ikusten dut.
musika bera ere, youtubek "modan" dagoena, hau da lehena dagoena entzuten dute 3.Dbh hasten dira beraien bidea egiten. Zaharragorik etxean badute lehenago.
@desertorea @AVU_Osoro @anabasa @miren @izarobasurko @argia semeak irakurri, sinatu eta gorde zuen testu horretan telefonoa eskolan erabili ezin duela jartzen du. Motxilan eramaten du eta kanpora atera arte ez du erabiltzen. Nik dakidala besteek berdin egiten dute eta nahiko orokortuta dagoen zerbait denez, ez zaie kostatzen arau hau betetzea, ohituta daude.
Alabari, unea heltzean, erloju adimenduna ematea pentsatu dugu (12 urte edo gehiago dituenean), telefono adimenduna are gehiago atzeratuz.
@AVU_Osoro @desertorea @miren @izarobasurko @argia erabat Aitor, konpetentzia/gaitasun/ahalduntze digitala deitu dioten hori berreraiki eta hainbat urtetako heziketa digitala litzateke egokiena niretzako, LH- tik hasita.
Eta jadanik horretan ari direnekin proposamen interesgarri eta egingarriak eraiki ahal izango lirateke, baliabide eta orduak behar ordea. Orain jasotzen dutena hobetzea ez da hain zaila izango
@AVU_Osoro @anabasa @miren @izarobasurko @argia adibidez, @txopi|k bere blogean argitaratu zuen hau oso hezitzailea iruditu zitzaidan https://ikusimakusi.eus/2023/nola-erabili-zure-lehen-telefono-adimenduna/
13 urteko semearekin adostu zuten mugikorraren erabilera.