Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko eskatu diote guraso taldeek Jaurlaritzari https://www.argia.eus/albistea/ikastetxeetan-mugikorra-debekatzeko-eskatu-diote-guraso-taldeek-jaurlaritzari?mtm_campaign=Fedibertsoa
@izarobasurko @argia egia esan:
😇 Ados nago planteatzen dutenarekin, eta ados nago ikaskuntza-prozesuan onurak izango dituela (didaktikaren inguruko ezjakintasunetik).
👹 Baina ez dut uste bidea debekua izan behar duenik. Eskola batean daudela aprobetxatuz, zergatik ez irakatsi teknologia modu kritikoan erabiltzen? Ikusi dut hori ere eskatzen dutela, baina mugikorra erabiltzeko helduak badira, erabilerari buruz hausnartzeko helduak direlako izango da, ezta?
Debekuak saihestea adiktiboa da. 🙃
@desertorea @izarobasurko @argia orokorrean ados nagoela esango nuke, baina debekua (zenbaitetan) elkarbizitzarako tresna erabilia eta eraginkorra da: debekatuta dago toki itxietan erretzea, debekatuta dago kale batzuetatik autoarekin sartzea... plano horretan kokatuko dut "debekatua dago ikastetxean mugikorra erabiltzea".
@desertorea @izarobasurko @argia eta "mugikorra erabiltzeko helduak badira, erabilerari buruz hausnartzeko helduak direlako izango da, ezta?". Haurrei buruz ari bazara, esango nuke ezetz, ez direla helduak mugikorra erabiltzeko (aipatzen dituzu +40 horietako asko ez diren / garen bezala). Eta hori da, hain zuzen, arazoaren parte bat.
@miren @izarobasurko @argia esperientzia gutxi dut haurrekin, egia esan. Nire inguruan ez dago ume asko, baina badakit sekulako arazoa dela eskoletan.
Nolanahi ere, bada beste gauza bat ez zaidana asko gustatzen, erabaki bat horrela hartzea parte den sektore handienari parte hartzeko aukera eman gabe... ikasleek izango dute zer esan, ezta?
Beraiekin prozesu parte-hartzaile bat ireki daiteke ondorioen eta erabakiaren parte izan daitezen, arauak adosteko. Edo plantezina da?
@desertorea @miren @izarobasurko @argia ikasleekin prozesu parte-hartzaile bat baino, lehenik prozesu hezitzaile bat egin beharko litzateke, parte diren ekosistema digital horren neutraltasun faltaz jabetu eta euren jokabide eta erabakiez jakitun izan daitezen. Heziketa eta gogoeta guzti horren ondotik ikusten dut nik prozesu parte-hartzailea, baina ez aurretik.
@anabasa @desertorea @miren @izarobasurko @argia prozesu hezitzaile hori, gailua eskuetan izan baino lehen egin beharko litzatekeela uste dut.
Aldi berean, tiktok/bereal/insta... ezagutu aurretik, ondoren oso zaila ikusten dut.
musika bera ere, youtubek "modan" dagoena, hau da lehena dagoena entzuten dute 3.Dbh hasten dira beraien bidea egiten. Zaharragorik etxean badute lehenago.
@AVU_Osoro @desertorea @miren @izarobasurko @argia erabat Aitor, konpetentzia/gaitasun/ahalduntze digitala deitu dioten hori berreraiki eta hainbat urtetako heziketa digitala litzateke egokiena niretzako, LH- tik hasita.
Eta jadanik horretan ari direnekin proposamen interesgarri eta egingarriak eraiki ahal izango lirateke, baliabide eta orduak behar ordea. Orain jasotzen dutena hobetzea ez da hain zaila izango
@anabasa @AVU_Osoro @desertorea @miren @izarobasurko @argia
Elkarrizketa hauek henendik irakurtzea gusto ematen duela esatera bakarrik nator ni 🙃
@izarobasurko @anabasa @argia @desertorea @miren @txo_elurmaluta
1/n Guzti hau nahikoa ez, eta beste erpin bat gehitzera nator. Digitalizazioa nola bizi duten 2.DBH-ko familek,portatilen afera (guraso bilera izan dut):
- "Egunero etxekolanetarako ez badute behar, zergaitik eraman eta ekarri egunero?"
- "Etxean mugikorraren erabilera arduratsua lantzen ari gara, eta eskolatik internet mugarik gabe eskaintzen dien gailua ematen zaie. Eskolan mugatua dago, baina nik ez dakit etxeko sarea kapatzen"
@izarobasurko @anabasa @argia @desertorea @miren @txo_elurmaluta
3/n
- "Nire semearena, nire ohe azpian kargatzen dut, gauez jolasten ibili izan delako".
Ez dakit nola, baina eredu hau ez dela egokia garbi dut.
Nik bazpare atzo hau erosi nuen:(bai nire letra hobetzeko)
@izarobasurko @anabasa @argia @desertorea @miren @txo_elurmaluta
2/n
- "nik ez dut sekula etxeko lanak egiten ikusi, beti jolaserako darabil"
- "Zergaitik ezin dira eskolan utzi? eta behar dutenean soilik etxera eraman?"
- "Eskolatik irten eta entrenamendua du zuzenean, aldagelan uzteko beldurra du"
- "Euria egiten duen bakoitzean oso urduri egoten da, busti/ondatuko zaion beldur".
- "Portatila? eta ez dakite idazten. Pandemian baliagarri izan zitekeen, orain zentzurik badu?"