:fedibertsoa: Etxepare lizeoko ZNT ikasgaiko irakasleok bi instantzia ireki ditugu fedibertsoan:

๐Ÿ‘‰ Mastodon: mastodon.librehki.eus/explore
๐Ÿ‘‰ Pixelfed: pixelfed.librehki.eus/

Honako harian proiektuaren nondik norakoak ezagutzen ahalko dituzue ๐Ÿ‘‡

:fedibertsoa: Zer da fedibertsoa? Eta zeintzuk dira sare sozial libreen ezaugarriak? ๐Ÿ‘‡

:fedibertsoa: Kontu bat irekiko dute web nabigatzailetik, baita mugikorretik ere ๐Ÿ‘‡

:fedibertsoa: Izen-ematetik erabiltzen hastera, ordea, gogoeta lan bat egin beharko dute.

:fedibertsoa: Lehen atalean, fedibertsora sartzen diren berrientzat lagungarriak izan daitezkeen zenbait aholku aipatuko ditugu.

Mila esker handi bat, @titi eta @teclista fedilariei! Zuek izan zarete atal hau posible egin duzuenak. Gora zuek! Sou les millors! Muchas gracias, compaรฑeras!

:fedibertsoa: Nolakoa irudikatzen dugu lizeotar gutzientzat segurua izango den plaza numerikoa edo digitala?

:fedibertsoa: Maite ez ditugun sareak kritikatu beharrean, indarrak eman ditzagun gureak izango direnak eraikitzen.

#NiEzNaizAskeIzangoZuEreEzBazara

:fedibertsoa: Arauak finkatu ondoren, has gaitezen plaza "okupatzen"!

:fedibertsoa: #fediegutegia2025 kanpainan, iparraldeko gure txoko sekretuak parteka ditzagun eta testuinguru bat eman diezaiegun

:fedibertsoa: #asteanbehin kanpainan, astean ikasgai batean ikasitako zerbait parteka dezagun hari baten bitartez

:fedibertsoa: Hartuemanak izan ditzagun gure artean (iruzkinak, partekatzeak eta "datsegit"eak)

:fedibertsoa: buka dezagun ikasitakoa oroituz eta iritziak emanez ๐Ÿ‘‡

:fedibertsoa: ZERGATIK PROIEKTU HAU?

๐Ÿ‘‰ Gure plaza numeriko propioa sortzeko eta azken honen elkarbizitza arauak finkatzeko, lizeotar guztientzat leku segurua izan dadin
๐Ÿ‘‰ Euskarazko argitalpenak egin ditzaten
๐Ÿ‘‰ Euskal fedibertsoarekin bat egin dezaten
๐Ÿ‘‰ Eduki interesgarriak sortzen ikasteko
๐Ÿ‘‰ Algoritmorik ez duten sareak ezagut ditzaten
๐Ÿ‘‰ Euskarazko Kultura Digitala sustatzeko

#GazteakFedibertsora
#GazteakEraldaketarenMotore

Jarraitu

@EDERTO87 EAE-ko irakasle nahizen neurrian, inbidiaz/auzolotsaz agujetak akatu arte txalotzen dudan proiektua.

ยท ยท Web ยท 1 ยท 0 ยท 1

@AVU_Osoro eskerrik asko. Agian honek beste irakasle batzuk hauspotu ditzake. Batek daki!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea