AMAITU DA aurtengo Babesle kanpaina, Mastodonen.

Marka guztiak apurtu ditugu!

Badoa mezu katea 🖇️ 👇

Iazko kanpaina bukatu genuenean 21 Babesle ginela zirudien arren, gero galtegiaren erantzunak jasotzen jarraitu genuen eta urte amaierarako 40 inguru izan ginen 😲

Eta aurten? Zer gertatu da bi asteko kanpaina azkarrean?

(Momentuz...) 47 babesle izan gara!

⬇️ Aurreko aldietatik 15 Babesle geratu zaizkigu ekarpena errepikatu gabe. Arazorik ez, hurrengo batean agian!

⬆️ Aurten, berriz, 19 izan dira ekarpena lehen aldiz egin dutenak!

OHARRA: zenbaketa gutxi gorabeherakoa da (besteak beste babesletza anonimoak direla-eta).

Gure zero saldoa 1000€ izango zela erabaki genuen iaz, gastatu nahi ez dugun koltxoia.

Kanpainaren hasieran 820,93 €-koa zen saldoa.

Bada... badakizu zenbateraino igo den?? 2732,93 € 🤯

Horrek esan nahi du 2000€ inguru bildu ditugula! 🎉

Gastu batzuk kitatu eta donazio batzuk egin behar ditugun arren, diru asko geldituko da.

Datozen asteetan gauza ugari hausnartzeko bilerak egin beharko ditugu.

Erabakiak hartu ahala, komunikatuko ditugu.

Mila esker guztioi, pozik egoteko moduan gaude, ezta? Euskal fedibertsoa sendo dagoela dirudi. Ez ditugu online zerbitzu batzuk beste batekin ordezkatu, gastuak eta lana dutela jabetu gabe, burujabetzarik gabe.

Hori zen! Irabazi dugu!!

Igande on!

@abaraska Zorionak, akaso lan askotxo izango da, baina pentsatu duzue elkartearen kamisetarik egitea?

Nik uste batek baino gehiagok gustora erosiko genukeela eta horrela kaleean ere proiektua ikustarazteko bide bat izan daiteke.

#BibaZuek

Jarraitu

@bertol @abaraska nik pentsatu izan dut, irakasle naiz (nerabeekin) eta masdon edo pixelfed...Logo dun kamixeta batek...agian, soilik agianbaten bat anima dezake begirat zera, galdetzera...(batzuetan inozo onbera izaten naiz😅🤭)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea