Xtik alde egiteko asmoa duen jendea ugaritzen ari da eta BlueSkyren erreferentzia indartzen ari da. Xen kontua baduzue, Mastodoni Xen bultzada bat emateko unea hau da. Bestela, elonolatua beste norabait joango da.

@matxain zergatik bihurtu da blusky erreferentzia desiragarri berria? Prentsa/irrati/tb tradizionaletatik bultzatu da? Badugu pistarik?

Zergatik ez mastodon? Edo Threads? Edo Truth? Edo Forocoches? (cc @joxe )

zergatik beti megaenpresa estatubatuarrak?

@txerren @matxain @joxe galdera serioa: benetan uste duzue jendeak oro har badakiela zer den norena, zein diren diferentziak...? Ez dut uste. Igual esplizituago adierazi behar da nora EZ joan?

@teketen @trikutik @txerren @matxain @joxe ba gaur goizean, adibidez, Euskadi Irratian egon dira eXodoaz hitz egiten (ez dakit ze termino erabili dute, hau gustatzen zait). Baina "noski, alternatibak eraiki beharko dira" izan da mezua.

@theklan @teketen @trikutik @matxain @joxe momentu faszinanteak bizi ditugu.

Niretzat aluzinantea da nola uzten diegun besteei eraikitzen berez guk geuk eraikitzen dugun errealitatea, gero errealitate horretan irten ezinik harrapatuta gelditzeko.

@txerren @theklan @teketen @trikutik @matxain @joxe arrazoi gehiago izango dira, noski:

1. Mastodon ulertzea konplexuagoa da (instantziak ditu eta aukeratu egin behar da, pertsona askorentzat aukeratzeko beharra = 🤯).

2. Hedabide batzuk eta blog batzuk Blueskyrekin topera dabiltza.

3. Zenbait alderdi politiko progrek Blueskyn amaitu dute. Horrek asko kezkatzen nau.

4. Xak Mastodon loturak blokeatzen zituen (orain?).

5. Ez dugu lortu ezinbesteko profilak hona erakartzea (Berria...).

@desertorea nik estrategiaz aldatuko nuke eta mastodon FOMOa sortu.

Ez zaude mastodon.eusen? (irribarre zitala) ondo ondo, zuk jakingo duzu (eta misterio handiz alde egin)

@theklan @teketen @trikutik @matxain @joxe

@AVU_Osoro @txerren @desertorea @theklan @teketen @trikutik @matxain bai, baina gulako papauekin ez dugu ezer egingo. Trakzioa duen norbait behar dugu, modan jarriko duena. Itziar Ituño bat, Pello Reparaz bat behar dugu hemen barruan...

@joxe @AVU_Osoro @txerren @desertorea @teketen @trikutik @matxain beno, ez du zertan. Hasieran Twitterren gu geunden. Komunikabideak bai, hori garrantzitsua da.

@AVU_Osoro @txerren @desertorea @theklan @teketen @trikutik @matxain Horrek dakarren guztiarekin, tartean mainstream eta 'ez-hain-gure' bilakatzea. Akordatu nolakoa zen Twitterreko esperientzia hasierako urteetan..

@theklan @joxe @AVU_Osoro @txerren @desertorea @teketen @trikutik @matxain egin ditzagun bat pertsonai famatuen pa(pau)rodiak hemen. Zer atera daiteke gaizki?

@theklan aldatzen da. Batzuetan 17, beste batzuetan 23, baina garrantzitsua da kopuru bakoitia izatea beti.

@Joxemiel @joxe @AVU_Osoro @desertorea @teketen @trikutik @matxain

@txerren @theklan @Joxemiel @joxe @AVU_Osoro @desertorea @teketen @trikutik @matxain "Borroka galduetatik gatoz" 🥴 : soft librea vs. microsoft, signal vs. whatsapp, jitsi vs. zoom...
Niretzat lehentasuna X uzten animatzea da, monopolioa apurtzeko eta Mastodonen alde egitea. Baina (iritzi ez popularra) aitortu behar dugu hemen gutxi garela, friki samarrak, eta jende askoren lagunak oraintxe ari direla blueskyra aldatzen.

@inakialegria nik uste "handi", "txiki", "gutxi", "asko" eta bestelako kategoriak bestelako ausardia eta irudimen batekin lantzen hasteko garaia irekitzen zaigula.

Benetan uste dut digitalizazioak "besteen" neurri eta logiketan jokatzearen mugak ageri-agerian utzi dizkigula.

"Berandu" gabiltza gure parametroetan, baina agian besteentzako oraindik "goiz".

Baliatu ditzakegu aukerak.

@theklan @Joxemiel @joxe @AVU_Osoro @desertorea @teketen @trikutik @matxain

@txerren @inakialegria @Joxemiel @joxe @AVU_Osoro @desertorea @teketen @trikutik @matxain nik oraintxe idatzi dut kakaztea ekidinezinari burua eta Mastodonen goxotasunari buruz artikulua Guaixerako... hurrengo astean dut txanda.

@theklan @txerren @inakialegria @Joxemiel @AVU_Osoro @desertorea @teketen @trikutik @matxain Bueno, eremu horretan albistetxoak datoz hurrengo egunotan. Beharbada ez nahikoak, baina aurrerapausuak. Uste dut funtsezkoa dela olatua aprobetxatu eta datoz(ke)en berriei planteamentuak positiboan egitea.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea