Irtenbidea (epe luzera) ez da Ordiziatik Donostiako Ospitaleetara busez joatea. Irtenbidea da trenez Donostiara iristea, zerbitzu on batez, eta bertan aldageltoki batean bus zuzen bat hartzea Ospitaleetara igotzeko.
Ia dena dago egiteko gurean.

Aldageltokien kultura swahilia bezain arrotza zaigu Donostian, baina Europan zehar zabalduta dago.

Tranbien eta busen artekoa izan daiteke, edo tren/bus, tren/tranbia... Askotarikoak izan daitezke.

Aldageltokia izateko funtsezko oinarria da ezin dela denborarik galdu.
Hau da, garraiobide batetik bestera aldatzeko ez dela denbora galdu behar, eta ondoan egon behar dutela.
Baina argazkietan ikusten denaz gain (leku estalia, kalitatezkoa, eta hori guztia), garrantzitsuena da zerbitzu ona ematea: maiztasun handiak eta, batez ere, ordutegi koordinatuak, aldageltokietan garraiobide batetik bestera pasatzean denbora ez galtzeko.

Hau, Errekalde auzoan dagoena, ez da benetako aldageltoki bat. Trenetik autobusera pasatzea badago, baina ez azpiegiturak (bus geltoki txikiak) ez zerbitzuak (ordutegiak, maiztasuna) ez dute gutxieneko baldintzarik betetzen "aldageltoki" izendatzeko.

Jarraitu

@Alexiturbe Herrera izan daiteke beste bat (euskotren/DBus) renfe ez oso urruti gainera.

@AVU_Osoro @Alexiturbe Loiolako Renfe-Euskotren aldageltokia funtsezkoa da, baina oso poliki doaz, nahita.
Bitartean nire proposamena (Baionan ikusitakoan oinarrituta) mikro elektriko bat, maiztasun handikoa, Donostiako Renfe-Euskotren-DBus5-Dbus13-Dbus28 (Mendeb-Eki-Hego) lotuz

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea