Gomendio eske 🌞🌚🌝⭐🪐☄️

Olentzero eta urtebetzeak pilatzen zaizkigu etxean, seme zaharrenak urtarrilaren 10 beteko ditu eta ez omen du ezer behar...

Azken aspaldian astronomia kontuekin dabil bueltaka, etxean aldiz kontu hauetan justu xamar.

Liburu eta teleskopio bat oparitzea pentsatu dugu, baina erreferentziak falta zaizkigu.

Gomendiorik bai?
Mila esker!!

@anabasa Ba niri 10 urteko ume batek ezer behar ez izatea iruditzen zait oparia, tira, umea bera, edo hori dioen edozein ume, opari galanta gainera, eta ausartuko naiz esaten euren gurasoak ere opari ederra direla bizi gaituen gizarterako...

@bixardune Ez pentsa hain ederra denik asuntoa 😅 berak behar ez baina nahi, nahiko luke San Mamesen Athletikeko mutilen partidua ikustera joateko sarrera bi, edo Nintendo Switcha , baina konformatzea tokatzen zaio; noiz behinka Anoetara osabarekin eta aurreko baten olentzerok raspberry baten ekarritako jolasekin. Onarpen fasean dago😉.

Hala ere arrazoi duzu, erabat, opari galanta da gure mutila!

Jarraitu

@anabasa urtero ateratzen duten liburuxka bat dago, izarrak eta hilabete bakoitzean ze kokapen duten duena, asko gailu gabe ikus daitezke.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea