Iruñeko erorien eraikinaren harira,
nire eritzia.
Eraikinak orohar: Birmoldatu, birplanteatu, erabilera aldatu, des-sakralizatu...
Baina botatzea/eraistea ez dut ikusten. Diru eta energia xauketa bat dela uste dut.
Ulertzen dut zure ikuspuntua, baina ñabardura bat ikusten dut: hau eraikina baino, monumentua da. Adibide horiek behar bat asetzeko sortu ziren eta, behar hori zaharkitzerakoan, herriak beste bat topatu zien. Honek, 36ko kolpea goraipatzeko helburua baino ez du.
Porlanezko katxarroaren ordez murala izan balitz aspaldi legoke estalia. Frankok estetika monumental eta sasiklasikoa baliatu zuen eternoa zela erakusteko eta tranpan erori garela uste dut, konponketara pausu irmoa emateko aukera galduz
Gainera historiaren garapena ulertzen laguntzen duela uste dut.
- Kartzela gaztetxe bihurtzea
- Leprosoen hospitala kultur etxe
- Hiltegia kontzertu areto
- Kuartel militarra elkarlanerako bulegoak
- ...
Oporretan asko disfrutatzen dut horrelakoak bixitatuz.