Nire umeak nahi badu (aka nik nahi badut) Mbappé izan ze arraiogatik galdu behar du denbora beste kirol kk horiek praktikatzen, Mbappé izateko aukera eta gogorik ez duen ume batzuekin? Nahi duena (aka nahi dudana) egiteko ASKATASUNA, ez dut besterik eskatzen.
https://www.argia.eus/albistea/eskola-kirola-vs-klubak-eztabaida-pil-pilean
@jtorner @mikelgi @argia Eskola kirola (ikastetxeetako taldeak) eta Klubak. Askorako ematen duen gaia. Asko haserretzen nauen gaia da ( hiru seme-alabak futbolean dituen ama naiz). Gure herrian ere arazoak izan dira. Eskola batzuetan eskolako futbol talderik sortu ezinik ume denak klubetan daudelako adibidez. Plantoak tarteko gutxieneko adin bat ezarri den arte. Ni DBH2ra arte ikastolako taldeari eusteko borrokan. Zaharrenarekin lortu genuen, erdikoarekin ez, ea txikiarekin...
@jtorner @Ziharae @mikelgi @argia ni ere asko haserratzen nau gai honek. Batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan araudi desberdina izanda, Eibarko haur (aurre-benjaminak), Ermuko futbol eskola batera joaten direlako han futbolean "legez" parte hartzera. Beti esan dudan bezala errua Athletic-ena da.
Kirol klubei debekatu egin behar zaie haurrekin lan egitea.
Guztiei eta salbuespenik gabe, eta EAEtik Nafarroara kirol federatua egitera doazen haurren gurasoak zigortu.
@gorka_bm @jtorner @Ziharae @erralin @mikelgi @argia ez naiz ni izango futbola defendatuko dueña (gorroto dut), baina talde guztiak ere ez dira berdinak. Nire ingurukoak bolondresek kudeatzen dituzte, agian eskupekoekin entrenatzaile gazteentzat, baina ez dute inolako negozio eredurik. Arazoa beste bat dela uste dut, jarrerak, gurasoak,…
@uimaz @gorka_bm @Ziharae @erralin @mikelgi @argia hori esatera nindoan, klubak eta klubak daudeLa. Gurean, lan boluntarioa oinarri, eta negozioa, juxtuan.
Baina bai, diru geroz eta gehiago mugitzen dute; denok nahi dugu partidak/txapelketak irabazteko ahalik eta lehiakorrenak izan; era abar. Adar asko.
@jtorner @uimaz @Ziharae @erralin @mikelgi @argia Bai, noski, kasuak eta kasuak daude. Nik buruan neukana gehiago zen hau: https://www.antiguoko.eus/eu/kanpusa/zuasti-kanpusa/
Eta esango nuke horrelakoak direla erakundeen erabakietan presionatzeko benetako gaitasuna dutenak.
8 urtetik aurrerako umeak eta “errendimendua” bezalako kontzeptuak. Niri ikaratzeko modukoa iruditzen zait.
@Ziharae @AVU_Osoro @gorka_bm @jtorner @erralin @mikelgi @argia gurean, nik dakidala, ez da horrelakorik gertatzen, baina bai bueltatu izan direla selekzio marabiloso horietara joan eta jolastu ez dutenak. Nire aldetik, zenbat eta futbol gehiago ikusi, geroz eta gutxiago gustatzen zait. Baina horrelakoetan gauzak barrutik aldatzea izaten da bide bakarra
@AVU_Osoro @uimaz @gorka_bm @jtorner @erralin @mikelgi @argia Arazoa hori da. Ez egotea jokatu/jolastu nahi duten denentzako lekua. Ta kirola egiteari goizegi uzteko arriskua