Claude Sonnet 3.7-k euskaraz lehen baino hobeto hitz egiten du. 3.5 bertsioan ikasten ari zela esaten bazuen ere oso ondo aritzen zen. Orain ongi moldatzen dela eta nahiko ondo egiten duela dio.

@juanan @juanan Niri ere hala iruditzen zait. Gaur goizean tranpa txiki bat duen Fisikako ariketa bat planteatu diot (claude.ai/share/6e52e79b-6169-) eta kalkuluekin asmatzeaz gain oso euskara txukuna erabili du. Emaitzaren interpretazioa ez da erabat zuzena (hortxe tranpa) baino Deepseek eta chatGPTbaino askoz hobe moldatu da, kalkuluetan, interpretazioan eta, batez ere, euskara mailan

@Lacalle @juanan ba, nik lehenguan hartu nuen ilasle baten ganorabako idatzia (txarto idatzitta hramatikaz, lexikuaz eta egitura eskasaz), esan neutsan nire txirriborroa zala unibertsitateko lan baterako ta laguntzeko amaitzen...🤫🤫🤫

Ez konta inori.

Ikasle gehienek ez dutela gaitasunik horrek besteko ondo idazteko? Irakasle gehienek b ez 🫥

@juan @Lacalle LLMak laguntzaile gisa ondo erabiltzen ikasi behar dugu (eta hor ditugula gogoratu, eta erabiltzera ohitu). Beste unibertsitate batzuetan beti izan dituzte irakasle laguntzaileak (Teacher Assistants). Orain guk ere ditugu, aprobetxa ditzagun.

@miren @juan @Lacalle Eztabaida interesgarria. Ingurugiro-ondorio horiek LLMak sortu baino lehen ditugu gure artean, eta gaur arte, dirudienez ez gara oso onak izan horiek ekiditzen (alderantziz, esango nuke). Adimen artizial batek askoz eraginkorragoak diren soluzioak bilatu ditzake edota azkarrago bilatzen lagundu. Gauza bera esan daiteke hainbat gaiei buruz. Gaixotasun larrien kontrako ikerkuntzan, adibidez, asko lagundu dezakete. Edo botika berriak aurkitzen. LLM horiek gabe askoz gehiago kostatuko zaigu horrelako arazoak konpontzen. Edo beste modu batera esanda, orain arte egin duguna egiten jarraituz gero, aldaketarik gabe, laguntzarik gabe, ez dugu asko aurreratuko.

Egia da arazoak daudela, eta nik ere ez daukat guztiz garbi onurak eta arazoen arteko balantza nora joko duen. Optimista naiz, baina ez nago guztiz ziur. Hori bai, AA horiek ondo erabiltzen ikasi behar dugula... hor ez dut zalantzarik.

@juanan
konponduko omen duten hori guztia konponduko dutela, hipotetikoa da oraingoz; gaizki zihoana okerragotzen ari direla, zoritxarrez, errealitatea.
@juan @Lacalle

@miren @juanan @juan

Nire iritziz gai konplikatua da. Edozein teknologia gelara eramaten dugunean ezinbestekoa da ikuspegi kritiko batekin egitea. Baino, bat nator Juananekin, AAren erabilerari atxikitzen zaizkion arazo edo dilema gehienak ez dira berriak (mastodon.social/@Lacalle/11354) eta, tamalez, horien oinarrian dagoen arazo nagusienari (teknologiaren gaineko kontrola eta boterea) ez diot irtenbiderik ikusten epe laburrean, egoerari aurre egiten jarraitu behar dugula garbi izan arren.

@miren @juanan @juan Nire dilemarik handiena hortxe dago: aldaketa hori datorren bitartean (baldin badator) zer egin? AAren erabilera, datu eta informazioaren erabilera "adimentsu" bat suposatzen duen heinean, bete-betean dago lotuta irakaskuntzaren helburu nagusietako batekin, alegia, informazioaren transmisioa eta ezagutzaren eraikuntza. Eta hori horrela izanik, nahi izan ala ez, AAk gure lanbidea ulertzeko eta praktikara eramateko prozesuak errotik aldatzea eramango gaituela iruditzen zait.

@miren @juanan @juan

Eta horrekin lotuta dago niri gehien kezkatzen nauen alderdietako bat: nola eragingo du AAk gure ikasleen alfabetizazio prozesuan. DBH 4ko ikasleekin aurten burutu dudan proiektutxo baten ondorioekin amaitzen dut. Dagoeneko 5 urte dira Alfabetiazaio Digital Kritikoa izeneko gaia lantzen dudala ikastolan. Aurten AA erabili dugu baliabide berri bezala (aurretik dagokion lanketa eginda) ikasleek ekoiztu behar dituzten materialak sortzeko. Ondorioak adierazgarriak izan dira.

@miren @juanan @juan Ikasleek landu duten gaien inguruan inoiz baino gehiago irakurri dute, sortu dituzten materialak inoiz baino sakonagoak eta esanguratsuagoak izan dira eta material hauetan oinarrituta prestatu dituzten jendaurreko aurkezpenak inoiz baino aberatsagoak izan dira. Baino...aurtengo ikasleek inoiz baino gutxiago idatzi dute. Ez dute beharrik eduki.

Honen aurrean zer egin? Nik ez nuke denbora gehiegi pasatzen utziko eta lehenbailehen helduko nioke daukagun erronka honi

@Lacalle @miren @juanan
Bai. Erabilera askean oinarritutako diagnostikoa bildurrezkoa da. Erabilera kritikoa landu duzuen (urriko)on artekoa
arazotsua sarri.
Ez dezagun egin loril

@juan Diagnostiko konplikatua ikasleek eta irakasleek egiten duten erabileraren inguruan. Urte asko teknologia digitalen inguruan lanean, eta inoiz ez naiz sentitu AArekin bezain deseroso. Kontraesan handiak ditut une honetan

@Lacalle @juan erabat ados konplexua dela. Baina hausnarketa egiten dugun bitartean, ez da ezer gertatzen pause egiteagatik; ez dugu teknologia hartatik etekina (oparoa, bide batez) ateratzen dutenen erritmoan onartu beharrik. Gutxiago hezkuntzan. Ebidentzia sortu eta bildu beharko dugu honek guztiak egiten duen ekarpen errealaz, eragozpen/abantaila balantzeaz, hezkuntza-prozesuan duen eraginaz...

@miren @Lacalle
Nik ikusten dudan erpinetik ikusgai daude DBH2ko eta DBH4ko gazte biren inguruak. Ikastetxean 0 AA eta ez erabiltzeko gomendioa.

HH eta LHko graduetako 3. eta 4. mailak.

-

Batean zein bestean ChatGPT barra barra. Ganora barik. Irizpide barik asko ta asko.

Pena eragiten didate nire ikasleek (wikipedian fidatzen ez diren horiek). Ez dute euren irizpideetan konfidantzarik eta ChatGPTri eskatzen diote eurek pentsatzeko "balio ez dutena" pentsatzea. Askok. Itzal erraz seinalaten.

@miren @Lacalle
Ta pena ematen didate DBHkoek. Euskaldun petoagorik ez du sortzen Euskal Herriak adin horretan.
Erderaz galdetzen diote, eta gero itzultzaile neuronala erabiltzen dute askok. Beste batzuk eurek itzuli.
Zer galdetzeko? Semeak dinostanez, batzuk dana. Dana, aita, dan-dana.

Horri kolpe egin behar zaio, landu barik utzita (orain arte moduan) ez da txarrerako baino beste ezertarako izango. Ez dago kentzeko aukerarik, espazio bat eman egin behar zaio, dana hartzea nahi ez bada.

@juan @miren @Lacalle
AA-k ikerkuntzan laguntzen du ados, Unibertsitatean.
DBH eta Batxin, garunak "elikatzea" beharko luke helburu, ez punta puntako programa erabiltzaileak sortzen.
Juanek dioen bezala DBHn (hor ematen ditut eskolak) ez lukete erabili behar.
Orain 30 urte, osaba batek esan zidan "inglesa ikasi? zertarako? nik patrikan dut itzultzailea"
Ikasleak ikusi ditut "ley de newton en euskera" bilatzailean jartzen...Badugu lana,eta ez AAn trebatzen,nik uste.

@AVU_Osoro @miren @Lacalle

Ados egon ninteke "ez lukete erabili beharko" horrekin. Baina badarabile.

Orduan, zer egin?

Ezer ez egin? Tablero teorikoan asko diseinatu ahal dugu, baina partidua martxan dago eta baloia besteek dute

Jarraitu

@juan @miren @Lacalle DBHn irakurtzen, idazten eta hitz egiteko (Euskaraz bederen) mixeriak pasatzen dituzte, ni ardura hor dago.
Zer egin? eskuzko lanak eskatu,eta klaseko orduan egin ditzatela, baliabide analogikoekin, ez zait besterik okurritzen.(DBHz ari naiz)

@AVU_Osoro @miren @Lacalle hori, behinik behin, egin behar dute. Soilik hori? Seguru ezetz. Bñ zerbait hartzen zaienenan zeren ebidentziatzat hartu ahal den aztertzeko gauza izan behar genuke. Kalifikatzeko azterketa batean moduan. Hor (gehienok) tranpetarako aukeren aurka entseatzen gara.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea