Jarraitu

Ez dakit marketing-az,
Ez dakit branding-az,
ez dakit naminng-ag,

eitb.eus/irratia baina hobea Guau.eus omen,benetan?
pentsu marka bat edo albaitari klinika batentzat egokiagoa dela uste dut.

@AVU_Osoro Azkenik ere norbaitek esan du. Uste nuen bakarra nintzela. Esateak ere lotsa ematen dit eta!

@AVU_Osoro Ez dakit zer de ere, baina guhau.eus izango balitz, aldaketa esanguratsua izango litzateke? Akustikoki berdina da, baina bisualki beste indar bat du.

Hitzekin jolasean nabil besterik gabe. Ez naiz domeinu hortara sartu zer den ikustera eta ez ditut nire teklatuaren botoiak horrekin higatu nahi.

@doublemauler @AVU_Osoro GUre AUdioak da izenaren jatorria. Neri ere etzait eskaintzen duen edukiaren oso adierazgarria iruditzen, eta bilatzaileetan posizionatzeko komeritan ibiliko dira ziurrenik…

@trikuxabi @doublemauler
eitbaudioa, eitbahotsak, eitbsoinua,.... garbiagoak iruditzen zaizkit. Bereziki denok oso garbi dugulako eitb marka.

@AVU_Osoro @doublemauler bai, ez dakit zergatik aldendu diren hainbeste “eitb” markatik Primeran, Makusi eta Guau plataformetarako. Ez dakit zergatik egin dituzten horrenbeste app, beste alde batetik 😅

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea