Lucas Gortazar "experto en educacion" DVn
Ebaluazio prozesua AA bitartez egin omen daiteke...
Ez dakit zertarako ordaintzen gaituzten, bidal ditzatela robotak...
@joxe Nik uste badela perfil bat, teknologoa* dena.
*Berdin du ze kk mokordo den, internet/makiñak/pantaila/txipak tarteko badaude, "beti da ona" sinetsita dagoena.
PD: Experto en educacion omen, eta ez du aipatzen sekula HH/LH/DBHn eskolarik eman duen.
@AVU_Osoro Baina eske ez da hezkuntzan bakarrik, komunikazioan, hedabideetan... ostia, benetan, komunikazioa makina baten esku uztea zeren engagement? BENETAN? BAINA ZUK BADAKIZU ZER DEN KOMUNIKATZEA?
Bo, eske fritanga jartzen naiz.
@joxe @AVU_Osoro begira, @txerren , atzo hitz egiten genuena. "AAk askatu ahal gaitu guk geuk sortu dugun sistema bat tranpeatzen".
@theklan @joxe @AVU_Osoro @txerren «tareas repetitivas y poco estimulantes relacionadas con [...] la evaluación, la coordinación o la comunicación» 😱 #MeteoritoNonZaude
@theklan @joxe @AVU_Osoro @txerren ilustre honen webgunea kuxkuxeatu dut. Matematika eta ekonomia ikasketak doktorego mailara arte. Baina hezkuntza politiketara dedikatzen da...
@miren @joxe @AVU_Osoro @txerren gakoa hor dago. Tarea horiek errepikakorrak eta batere interesgarriak ez badira, baina makina batek ebaluatu badezake... orduan lan hori ez da beharrezkoa. Txostenak egitea egiteagatik.
@theklan @joxe @AVU_Osoro @txerren ze komunikazio, koordinazio eta ebaluazio klase egiten ote du pertsona honek, makina batek ordezkatu badezake.
@miren @theklan @joxe @AVU_Osoro aber, igual desastre esferiko guzti honek eraman gaitzakete erabakitzera txostengintzak ez digula ezertarako balio.
Baina bueno, da piska bat pentsatzea bezala Trumpek mundu sozialismoa ekar lezakeela beste aldean.
Osea, gertatzearren, gerta liteke, bai. Gertatuko da? Inprobablea :D
@txerren @miren @theklan @joxe @AVU_Osoro ta gero dago beste aldea: AAk askatuko gaitu aspergarrika eta errepikakorrak diren lanetatik eta denbora emango digu... Are aspergarriagoak eta errepikakorrak diren lanak egiteko, idiota. Osea jendeak zer irudikatzen du? AAk ikasleen lanak zuzendu bitartean irakasleok biluzik gitarra jotzen eta lan super sortzailea egiten egongo garela? Filosofia eta kimikaren oinarriak iraultzen baina poetikoki? Benetan, edozer sinisten dugu okease?
@okerreko @miren @theklan @joxe @AVU_Osoro sinestuobeditu da aditza agian.
@okerreko @txerren @miren @joxe @AVU_Osoro karrera armamentistikoa da, gainera. Txosten gero eta luzeagoak eskatuko dira, txostenak egitea gero eta errazagoa omen delako, eta txostenak irakurtzeko makinek laburbiltzen dizkigutelako. Ze garrantzitsuena gurpila da. Gogoan izan: gurpila martxan egon behar da bai ala bai.
@theklan @okerreko @miren @joxe @AVU_Osoro Hail Gurpila.
@txerren @theklan @miren @joxe @AVU_Osoro gurpila bat enpatizatu dut horrekin
@okerreko izan ere gurpil-pilean dago gaia @theklan @miren @joxe @AVU_Osoro
@txerren @theklan @miren @joxe @AVU_Osoro gurpiltrafilla, zer diozu!?
@okerreko @txerren @theklan @miren @joxe @AVU_Osoro Igual oso errepikakorra naiz, baina horrek gogorarazi dit Andaluziako Gobernuak Next Generation funtsen puska oso handi bat (250.000 euro?) baliatuko duela gizakiek sortutako testu administratibo ulertezinak ulergarri bihurtzeko AAren bidez (funtzionarioei argi idazten irakatsi ordez), eta bitartean funtzionarioek jarraituko dutela zabor linguistiko irentsezina sortzen AAk hizkuntza ulergarrira itzul ditzan, makina ezin baita gelditu
@Gailetagilearen_Alaba @okerreko @txerren @miren @joxe @AVU_Osoro orain dela 8 bat urte Wikipedia eta hezkuntza lotzeko gure proiektuaren aurkezpena izan nuen Berritzegune Nagusian. Oro har, ondo joan zen, baina bertan zegoenetako batek, hau da, ardura pedagogikoak dituen batek, esan zuen gaizki iruditzen zitzaiola Wikipedian edukiak hobetzea, "ikasleek lanak kopiatzeko erraztasuna" ematen ari ginelako. Giltzatuta geratu zitzaidan kontzeptuaren bihurria >>>
@Gailetagilearen_Alaba @okerreko @txerren @miren @joxe @AVU_Osoro >>> beste bi pedagogok erantzun zioten, nik uste oso ondo, esanez euren proposamen pedagogikoak ebatzi bazitezkeen sinpleki testu bat kopiatuz, orduan arazoa ez zela nirea, baizik eta eurena.
@AVU_Osoro Ez dut ulertzen zer sorginkeria klasek lortu duen buru apur bat eukitea suposatzen zaion horrenbeste jendek 'adimen artifiziala'-ren marketin argudiotegia osorik, barru-barruraino eta zero izpiritu kritikorekin irentsi izana. Harrigarria egiten zait ikusten dudan bakoitzean. 🤦🏻♂️