Badator erauntsia gurasoen auzora, eta eskaera bat autokarabanazaleoi: errespetatu zoazten herrietako oinezkoen espazioak, osorik, eta ez zuen aparkatzeko beharraren/gogoaren arabera (halaxe azaldu baitzidan behin batek, kalkulatu zuela bagenuela pasatzeko nahikoa toki). Espazio dedikatuak behar dira? Bai. Not all autokarabanagidariak? Baita ere. Baina oporraldietan, hau izaten da gurasoen kaleko panorama Hondarribian. Berariazko parking gabezia ez da espaloiak inbaditzeko eskubide.
@cartonve hori eta "lerroan" aparkatzean bi toki jaten dituzten horiek ere...
Gure herrian espaloiaren muga baino lehenago "tope" bat jarrita dago, hala ere batzuk ez dute errespetatzen...
gero "camp life is not a crime" pegata...