Idealista orrian sartu eta:
- Donostian 886 etxebizitza daude salgai.
- 500.000€tik gora zenbat? 886tik 634‼️ %71a
- 400.00€tik gora? 886tik 710 ‼️ %80a

886tik 710 etxebizitza, %80a 400.000€tik gora dago. ‼️ ‼️

Langileriak eta klase ertainak ezin du Donostian etxerik erosi.

Zarautzen egoera okerragoa da.

Salgai dauden 69 etxebizitzetatik 61 daude 400.000€tik gora, %88a.

Alegia, 10tik 9 etxebizitzek gainditu egiten dute bertako biztanleen eroste-gaitasuna. Zarauztarrok ezin dugu Zarautzen etxebizitzarik erosi.

@ekainet Ez ditut datuak ikusi, baina #Hondarribi -n ere, ez ninduke harrituko datuak antzekoak izango balira.

@bertol Oraintxe begiratu dut, 92 salgai, horietatik 74 daude 400.000€tik gora.

%68a.

@ekainet @bertol gure eraikineko 2. Pisua salgai dago, guk orain 8 urte etxea erosi genuenaren prezioaren %190an.

Jarraitu

@theklan @ekainet @bertol Galder, 🤯🤯🤯🤯🤯🤯🤯
horrek debekatua beharko luke.

@AVU_Osoro @theklan @ekainet Debekatua egon beharko luke; baina gaur egun, batek baino gehiagok erosten ditu etxeak, alokairuan jarri eta honekin hipoteka ordaindu.

Tristea, baina horrelako jendea gure inguruan dabil, tamalez uste baino gehiago.

Etikoa? Niretzat ez.

Batek baino gehiagok, merkatua dela, kapitalismo basatiari txalo etab baina gizarte moduan, ez goaz norabide onean; denborak erakutsiko digu, jada erakutsi ez baldin badigu.

@bertol gaur bertan familiako batek hori egin berri duela jakin dut. Ni baino gazteagoa da. @AVU_Osoro @theklan @ekainet

@txerren @AVU_Osoro @theklan @ekainet inguruan galdetu, batek eta bik baino gehiagok egindako praktika da.

Normalizatuta dagoen praktika, eta egiten ez baduzu, 'tontotzat' ikusten dute zure burua 😲

@bertol "ni ez naiz tontoa" mentalitate horrek suntsituko gaitu azkenean (osea ke bai, bazinen) @AVU_Osoro @theklan @ekainet

@txerren @bertol @theklan @ekainet
Etxea %190 garestiago saltzea izugarrikeri bat da.
Bigarren etxea erostea "trump" txiki zarela pentsatuz, zure hankei bi tiro egitea bezala da.

@txerren @bertol @AVU_Osoro @ekainet nire gurasoen etxean, praktikan, hiru pisutsn zatitu daiteke, eta orain Zarautzen dudana baino etxe handiagoa eraiki nezake. Hara joan ninteke bizitzera familiarekin, eta Zarauzko etxea alokairuan jarri, eta dirua irabaziko nuke, nabarmen. Horrela daude gauzak.

@txerren @bertol @AVU_Osoro @ekainet ah! Eta etxea erosi nuenean, hipotekan gutxiago ordaintzen nuen lehenago geunden kontratu gabeko alokairuan baino. Orain ere hala da, bankuari "alokairua" ordaintzea hobeto atera ohi da etxejabeari baino, ze etxejabeak alokairuaren diruarekin bankuari hipoteka ordaintzen dio. Intermediarioa kentzearekin, merkeago.

@txerren @bertol @AVU_Osoro @ekainet eta buruak lehertzea nahi baduzue: jubilatu eta etxea saltzen baduzue (Zarautz, Getxo, Donostia...) diru horrekin hil arte egin zaitezke pentsio osoan hotel on batean.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea