Elikagaiak erosterakoan, plastikozko ontzi gehiegi erabiltzen/erosten dugu, ondoren
edukiontzi horira botata gure burua zuritzeko.
Nahiz jakin, ia gehiena erre egingo dutela.
@Hausnarrean hori paradoxa,
dendara iristerakoan bilduta badago "ez da denbora galtzen" eta "azkarragoa da" ,mentalitate hortatik ere badu zerbait nik uste.
Denda ekologiko batean gazta erosi eta plastikoan bilduta nahi izatea...😞🤷♂️🤯
@AVU_Osoro begira, denboraren kontu horretan ez dut inoiz pentsatu...
Bitxia da, edozein kasutan, horrelako espazio bateko kide izatea eta horren sorreraren arrazoietako batean oinarritutako hautuaz ( plastikorik ez, alegia) paso egitea.
Bitxia eta tristea.
@AVU_Osoro Gabon! Gure etxean plastikoarekin badugu gatazka bat:
Azoketara, ez dugu inoiz gazta ontziratuta eramaten. Erosleak aukeratzen du zatia duen eta paperean biltzen diogu.
Zaila da zenbait dendetan (baita ekologikoetan ere): guztietan saiatu gara azoketako sistema erabil dezaten, baina jendeak plastikotan eskatzen du, nahiz eta etxeratutakoan gazta jaten hasi eta plastikoa bota.
Batean, hasi ginen gaztak osorik eramaten. Apenas saltzen zen. Plastikotan bildu, eta arrakasta!
Etsigarria!