Gaur museo oso bitxia bisitatu dut: Nafarroako Museo Etnologikoa, Lizarran.

Bitxia diot nabe industrial batean dagoelako, itxita dagoelako, eta bilduma iraunkorrik ez duelako. 17.000 objektu dituzte, apalategietan ondo gordeta.

Goxo hartu gaituzte, eta hiru orduko ibilbidea egin dugu apalategietan zehar. Irudian, arropari ura ateratzeko gailua.

Eta zertara joan gara gaur bertara? Beno, ba berez museoa ikustera, baina batez ere pieza bati argazkiak egitera: Jean Etchebarneren gerra kaskoa.

Zergatik? Bada, Lehen Mundu Gerratik Lizarrara desertatu zuen soldadu zuberotar batena zelako. Eta hori bada "Euskal Herriko historia 100 objektutan" jartzeko modukoa.

Gehiago ikusi eta jakin nahi?

Hementxe: eu.wikipedia.org/wiki/Jean_Etc

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea