Hezkuntza publikoan irakasle izan naiz erretiratu arte eta hiru seme-alabak langile autonomo, alabak fisio-osteopatak eta semea psikoterapeuta. Uste dut kualifikatuta nagoela publiko eta pribatuaren beharraz hitz egiteko. Oinarrizko baldintzak:
*gizartearen zerbitzuan dago nire lana?
*nire lanaren albo kalteak (ekologiazkoak, adibidez) txikiagoak dira onurak baino?
*hileroko irabaziak bizitzeko dira edo negozioa?
*prest nengoke onartzeko nirea zerbitzu publikoa izatea?

Nola osatuko zenuteke?

Suminduraz bizitzen ditut enpresari txikiak eta autonomoez ditugun aurreiritziak, batez ere publikotasunaren alde gaudenon aldetik. Ez konturatzea gure gizartearen zutabe ere badirela latza iruditzen zait. Batez ere ikusten dudanean sistema publikoaren lanpostutan dauden askok zein konpromiso gutxi duten gizartearekiko eta zenbat begiratzen dioten beren zilborrari

Hezkuntza publikoan irakasle izan naiz erretiratu arte eta hiru seme-alabak langile autonomo, alabak fisio-osteopatak eta semea psikoterapeuta. Uste dut kualifikatuta nagoela publiko eta pribatuaren beharraz hitz egiteko. Oinarrizko baldintzak:
*gizartearen zerbitzuan dago nire lana?
*nire lanaren albo kalteak (ekologiazkoak, adibidez) txikiagoak dira onurak baino?
*hileroko irabaziak bizitzeko dira edo negozioa?
*prest nengoke onartzeko nirea zerbitzu publikoa izatea?

Nola osatuko zenuteke?

Jarraitu

@arasanse Niri barruak kixkaltzen dizkidan egoera honako hau da;
- Ni funtzionario, baino nere etxean lan egin behar duen gremioak, orduko 10€ kobratzen dituela pozik saltzea da.

Barkatu, zure lanean "puto amoa" zealako 30€/ordua* kobratzen baduzu,onartu beharko duzu,zure gizarte berdinean bizi denak, bere lanean zer dakit ba 25 - 35 €/o tartean kobratzea. ez 10€.
Eta 25/35 ezin baduzu ordaindu,agian ez zea hain "puto amoa".

*Prezioak asmatuak dira, baina ulertzen dela uste dut.

@AVU_Osoro @arasanse

Ulertzen dut zer diozun, baina prezioei dagokienez, nik erranen nuke etxera konponketak egitera joaten diren autonomoek orduko 25-30 euro, eta gehiago, kobratzen dutela.

@aazpilikueta @arasanse prezioak gaur gaurkoz ez dak;zkit, adbidea ulertu bada, ni pozik.

@AVU_Osoro @aazpilikueta
Egoera diferenteak daude, noski, eta nik ikusi ditut autonomo izanik negozioa egin dutenak eta tira! aberastu ere bai. Baina gertutik ezagutzen dut orain mundu hori eta nik 43 urtetan LHko irakasle izanik baino dexente gutxiago irabazten dute askok.

Dena den, esan nahi nuena zera da: beharrezkoa dugu haien jarduna, haien lana... eta oso erraz sartzen ditugu denak zaku berean

@arasanse @aazpilikueta bai bai zalantzarik gabe, oso garbi dut askok "superbibentzi ekonomia dutela". Ziurgabetasun handiegia gainera.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea