B aldea egongo da, ziur, baina Miren Zubizarretak salatutako hau larriegia iruditzen zait, tristeegia.

Hezkuntza publikoko grebak: Hala ere, borrokak merezi du! — @ELAsindikatua

#GrebaHezkuntzan
ela.eus/eu/iritziak/hezkuntza-

@naroaelortza B aldea da @ELAsindikatua ez dela gehiengoa hezkuntza publikoan, beraz ez du ezer ere irabazten ona den akordio bat sinatzen, baina bai irabazten du beste sindikatuak desgastatzen saiatzen. Logikoa da, baina ematen duen mezua da borrokak ez duela merezi, merezi izan duen arren.

@AVU_Osoro @naroaelortza @ELAsindikatua nik ulertzen dut irakasle asko zer gertatu den jakin nahian egotea. Baina ikusi dut ere bulo batzuk zabaltzea (adibidez, igoera KPItik beherakoa dela), eta horrek lorpena bera ukatzea dakar. Nire ustez, ezin dira horrelakoak barreiatu eztabaida batean.

Hori esanda... bai, ez da lortu nahi zen guztia. Baina hori greba guztietan gertatzen den zerbait da, ezta? Negoziazio mahaik horretarako dira, akordioetara iristeko.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea