Bueno ba ni ere batuko naiz euskaraldian boikotera jajajaj (ez), pertsonaletik

Hernanikoa naiz, txikitatik in det euskeraz kalian (senideetatik anaiekin bakarrik). Beti arduratu dit euskeran osasunak ta aberastasunak. Ta eztet iñoiz hartu parte Euskaraldian, nik beti pentsatuetema: zertako? Kapital sexuala pilatzeko? Guaya izateko?

Saiakera asko in ditut ta iteitut egunerokoan euskera hobetzeko, batez ere lagunartekoa. Ta euskaraldia, egiasan, folklorizazioa iruitze zait, are exotizazioa

Arazoa gaur egun ez do hiztunengan, ez da ez dakigula bestiak euskeraz dakin edo ez, hoi errex konpontzealako, egunero: "euskaraz bai?" (@mikelgs​ngandik ikasita)

Arazoa da produktuen osagaiak ez diala euskeraz eon behar. Erakundeek nahiago dutela interneteko enpresa txupiguayei dirua eman euskeraz don software librea bultzatu bñ. Euskal herritar erdaldun batek nahikua dula "agur" eta "iepa" esatea bere burua "euskalduntzat" hartzeko

Beida, ez gaitezen hasi euskaldunoi gauzak eskatzen, ustet ya badala garaia beste modu batzuk bilatzeko. Utzi instagram ta google ta microsoft. In benetazko hizkuntza-politikak, ez parlamentarientzako interpretazioa. Argi esan euskal herria kolonizatua daola ta hemen bizi oso daraman ta euskera ikasi ez duna kolonialismoaz aprobetxatzen ta bera indartzen ai dala

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea