LABen bueltako pertsona batek esan dit @ELAsindikatua egiten ari dena itsusia dela, sinatu den akordioa oso ona dela. Jakina, orain nola betetzen den begiratu beharko dela, EJrekin ezin dela fidatu eta, berez, nahi dutenean puskatu dezaketela akordioa aldebakarrez.

@mikelgs @ELAsindikatua

Aurreko hamar urteetako inflazioa galdutzat ematea ta datozen hiru urtetako %2 inguruko igoera finko bat adostea... ba akordio ona ez da. Nere ustea da LABek, Bilduren/Sorturen sindikatua izanda, interes bereziren bat dula

@porru @ELAsindikatua eskertzen dizut komentarioa. Nahiz eta hanka sartu esaten denarekin, okerrago iruditzen zait ez hitz egitea / ez pentsatzea.

Eta Mastodonen gai hau asko ateratzen ari naiz, baina debate gutxi 😭😅

Jarraitu

@mikelgs @porru @ELAsindikatua ez hitz egitea mastodonen, ez pentsatzearekin lotzea gehitxo esatea dela iruditzen zait Mikel.

@AVU_Osoro @mikelgs @ELAsindikatua

Ez pentsatzeaki ez, bñ ez partekatzeakin ta zentsuratzeakin bai

@AVU_Osoro @porru @ELAsindikatua bai, bueno, hemen elkarrekin ez pentsatzea.

Aurten haserretu nauen bakarra da greba egin ez duten lankide ugarik, gainera, gaiari buruz hitz egitea saihestea. Logika du, ez zaie interesatzen hitz egitea. Baina oso gaizki iruditu zait. Greba ez egitea, "lanerako eskubidea", onartu dezaket. Ez hausnartzekoa, ez.

Barkatu hori hemen isladatu badut, garbi dago ez dakidala hemengo irakasleak zein diren edo nola dabiltzan. Besterik gabe, elkarrizketa falta sumatu dut.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea