LABen bueltako pertsona batek esan dit @ELAsindikatua egiten ari dena itsusia dela, sinatu den akordioa oso ona dela. Jakina, orain nola betetzen den begiratu beharko dela, EJrekin ezin dela fidatu eta, berez, nahi dutenean puskatu dezaketela akordioa aldebakarrez.
@mikelgs Greba ondorengo "Salvame de lux" honek, zeini egiten dio mesede?
Grebara joateko zegoen batasuna lehertzeko besterik ez du balio, hurrengo mobilizazioak zailduz.
@AVU_Osoro ez daukat sentsaziorik inork inori mina ematea denik helburua (ez nirea behintzat). Horrela enfokatzen baduzu, ez du balio ikasteko.
Ni ari naiz ulertzen sindikatu batek oso duin plantak egin ditzakeela, ez sinatuz, horrela jendea erakartzeko beregana (alderdi politiko batek bezala, eta gero ezkerkeria antzua izatea).
Baina baita ere entzun nahi dut haurreskoletan, edo irakasleok... ez dugula benetan jakin zer eskatzen zen eta zein gradutan. 1/2