KASU egin kanpaina honi!

titols.coop57.coop/eu

#EtxeKomuna: Atera aurrezkiak burbuiletatik eta jarri etxe eta lur komunalak pizten.

#LurKomunak #ESE #Koop #JabetzaKolektiboa
@koop57

Bestalde @Talaioskoop|en tresna digital eder eta eraginkorra sortu dugu, ezta?

Gure etxean egin dugu ekarpena, animatu zuek ere!🌾

@birasuegi @Talaioskoop Etxe komuna nun? EHn?EAEn?...
Animatzen lagunduko luke informazio horrek.

@AVU_Osoro @birasuegi Kanpaina eta ekimenaren informazio guztia duzu orrialdean, eta bereziki titols.coop57.coop/eu/faq ataleko 3. desplegablean "Zergatik egiten du Coop57k jaulkipen hau?".

Eta informazio gehiago beharko bazenu edo kezkarik baduzu, bide ezberdinak dituzu haiekin harremanetan jartzeko:

📧 titols@coop57.coop
☎️ 932682949

@Talaioskoop @birasuegi
Irakurria, Espaina mailako proiektua. Bai EHn ere bada proiekturen bat.

@AVU_Osoro Ez da zehazki espainiar estatu mailakoa, Coop57ren lurralde sekzioetakoa baizik: Katalunia, Aragoi, Asturias, Galizia, Madril, Andaluzia eta @koop57eh (oraingoz), modu konfederalean antolatuak.. Tituluen funtsa erabiliko da sekzioek lur erosketak elkarrekin egiteko, lurraldeen beharren arabera, Iruñean Nagusia 54 eraikinarekin egin den moduan. Hurrengoa erosketak izan daitezke Marinaledako lurrak, Angelun etxebizitza bat edo Palestinan olibondo sail bat.
@Talaioskoop

Jarraitu

@birasuegi @koop57eh @Talaioskoop Eskertzen dut zure mezua, web orrian irakurritakoa ulertu dut.
Aukeran nahiago dut Amillubi zuzenean lagundu, edo sor daitezkeenak.

@AVU_Osoro @koop57eh @Talaioskoop Bi kanpainak oso ezberdinak dira, tresna finantziero ezvberdinak, biak @koop57eh bidez bideratuak. Amillubirena diru ekarpen zuzena izan zen, hau aurrezki jasoketa (itzulketarekin), Nagusia 54 bezalako eraikinen edo etxebizitza kooperatiboentzako zoru erosketak finantzatzeko, funts bat.
Orain beste hau ere martxan dugu Palestinarako, diru ekarpen zuzena, Amillubin bezala: summum.coop57.coop/eu/ekonomia

@birasuegi @AVU_Osoro @koop57eh @Talaioskoop Bai, azken finean laguntzeko modu desberdinak dira: Amillubikoa "a fondo perdido" egin genuen, Palestinako hau bezalaxe. Etxebizitzarena gure aurrezkiak tarte batez leku berean uztea da, behar duzunean ateratzeko aukerarekin

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea