Datorren astetik aurrera ia egunero bainua hartu ohi dudan hondartzan bainatzea galaraziko didate, egun askotan.
Ez dute alde hori zaindu nahi.
Urte osoan, baina, inork ez du garbitzen bainua hartu ohi dudan hondartza.
Ez dute alde hori garbitu nahi.
Eztabaidan ez sartzeko, beste toki batera jiango naiz.
@AVU_Osoro Bai, sorosleek sarritan toki horretan bainatzea debekatzen dutelako, bandera gorria jarrita eta txilipitua joka. Baina ez bereziki arriskutsua delako (itsaso zakarrarekin hondartzaren alde seguruena da, nire ustez), toki hori zaintzeko lan estra hartu nahi ez dutelako baizik.
Sarritan pentsatu dut Udalean zaintzarik gabeko gunea izendatzeko eskatzea, baina badakit ez dutela onartuko.
Eskerrak bainu denboraldia hiru hilabetez baino ez dela luzatzen...