@Biozale1 @urtzai @pantailakeuskaraz arazo handia da sistema mailan ezin dela bigarren hizkuntza bat aukeratu hainbat gailutan (gehienetan, esango nuke).
Nire inguruan ikusten dut pertsona batzuei asko kostatzen zaiela euskaraz ez dauden aplikazioak ingelesez egotea (euren kasuan gehienak dira). Horregatik, garrantzitsua da aplikazio guztiek hizkuntza aukeratzeko modua eskaintzea ezarpenetan, baina hori ere, zoritxarrez, ez dute denek eskaintzen.
Eta horren aurrean, zer egin?
@joxe @desertorea @Biozale1@mastodon.eus @urtzai @pantailakeuskaraz @puntueus
egia esan ideia ona iruditzen zait,erderaz duzu gailua? ba pixkat deseroso irakurri/begiratu/nabigatuko duzu formula.
Gora pop up!!!
@AVU_Osoro @desertorea @Biozale1 @urtzai @pantailakeuskaraz @puntueus Edo igual dirurik ez, baina bideo edo gif animatu bat, zuhaitz bat jausten, eta mezu bat:
"Erdaraz nabigatzen duzun bakoitzean, Iratiko oihanean ehunka urteko pago eder bat jausten da".
@AVU_Osoro @desertorea @Biozale1 @urtzai @pantailakeuskaraz @puntueus lanean proposatzen badut, hurrengo nanosegunduan orbitan ikusi ahalko nauzue Starlink sateliteekin batera, baina eske ez dago beste modurik.