Internet zer den ez jakitea eta estrategiarik eza:
✅ EITBren albiste esanguratsuen buletina whatsapp bidez jaso. Aukera bezala ez dut gaizki ikusten.
❌ Albistean sakontzeko lotura instagramera.
- Denok ez dugu Instagram eta ez dugu nahi
- EiTBk bisitak galdu eta Instagrami oparitzen dizkio, edukiarekin batera. Jarri lotura zuen web albistera!
#Meta|rentzat ari da lanean EiTB ala?
@urtzai Denok ez dugu ere whatsapp 🙃
@txo_elurmaluta ez, baina buletinak jasotzeko aukera gehiago badituzte. Hau aukerazkoa da, ez dago gaizki.
Buletin klasikoa ere badaukazu nahi baduzu:
https://www.eitb.eus/eu/newsletterra
Egia esan aukera hau ez dut probatu, baina bestea bezala kudeatzen badute... 😐
@urtzai Beno, logika horren arabera Instagram ere aukerazkoa da eta buletinak jasotzeko beste aukera hori badago bestela 😉
Ta total, behin sartzen zarela Meta-ren appa erabiltzera 😅
Beno, pixkat bazilean nabil, baina nire aburuz telebista publiko batek ez lituzke propioak ez diren (eta megakorporazio oso txungo batenak diren) bideak erabili behar, ez bata ez bestea.
@txo_elurmaluta @urtzai tremendoa da egoera. Are tremendoagoa erabat normaltzat hartzen dugula.
@txerren @txo_elurmaluta @urtzai tremendismoa handiagotze aldera esango dut, egoera hau normaltzat ematea ez zaizula normala iruditzen adieraztean duzunean aurrean duzunak botatzen dizkizun begirada eta aurpegi keinuak aipatuko ditut.
Bagoaz pixkanaka behin eta berriz, aukera dugun foro guztietan gaia mahai gainean jarri eta honen inguruan eztabaidatzeko espazioak, nahiz eta txikiak izan eraikitzen.
Pazientzia estrategikoa amaitu bitartean behintzat ;)
#ekintzaestrategikoa
@anabasa
erabat
erabat
erabat
@txerren @anabasa @txo_elurmaluta @urtzai #JGHD sindromea
@joxe @txerren @anabasa @txo_elurmaluta @urtzai
Aztez atekoaren aurka "Arraina Jatean Zer" da, JendeGuztiaHorDago argudio maila, parekoa da.