Iñork al daki modurik dagoen Ipar Euskal Herrirako #osm mapak euskaraz ikusteko?
Dena agertzen zait "chemin", "rue", "allée"...

@AVU_Osoro @keinukafoto aplikazioaren arabera da hori. Zein tresnatan? Osm webgunean, organic mapsen edo non?

@garaolaza @AVU_Osoro Mila esker mezuari arreta emateagatik. Ba, bai openstreetmap.org webgunean baita ere Organic mapsen euskara ez da ageri nahiz eta telefonoa eta webgunea euskaraz konfiguratuta izan. Azken aplikazio honen bidez, euskara pixka bat gehiago nabari da baina gehien gehiena erdaraz agertzen da halaere.

@keinukafoto @AVU_Osoro adibiderik ematerik? Kasu bakoitza ikusi behar. agian izenak ez daude euskaraz jarrita.

@keinukafoto @AVU_Osoro Ados!
Kontutan izan behar da bi faktore daudela hemen:
- Aplikazio bakoitzak erabiltzen duen hizkuntza politika (eta zuk erakutsi diguzun OpenStreetMap webgunea ere "aplikazio" bezala hartzen dut kasu honetan)
- Toki bakoitzak kargatuta duen informazioa OpenStreetMap datubasean.

@keinukafoto @AVU_Osoro OSM-ren (OpenStreetMap) kasuan, herrialde bakoitzean nagusitzat hartzen duen hizkuntzan azaltzen dira toki-izenak.

Organic Maps-en kasuan beste irizpide bat du, erabiltzailearen aukera kontutan hartzen du baina izen ofiziala gehitzen dio... eta abar. Ez dakit zehazki zein eta nola den politika. Begira nola azaltzen zaizkidan niri. Gaztela, Palentzia, kale izenak Garazin...

@keinukafoto @AVU_Osoro Guk bigarren zati honetan eragin dezakegu, eta tokien izen nagusiak euskaraz egon daitezen bultzatu, baina tokian-tokiko editoreen irizpideekin kontuz ibili behar da, izan ere, beste batzuk agian ez daude ados.

Adibidez, Iparraldean oso arrunta da izen nagusia frantsesez eta euskarazkoa "gehigarri" bezala jartzea

@keinukafoto @AVU_Osoro Euskaldun ikuspegitik askoz interesgarriagoa litzateke ordena kontrakoa izatea, honela. Baina esan bezala tokian-tokiko editoreekin lan egin behar da hau bultzatzeko

@keinukafoto @AVU_Osoro Ezin gara edizio gerratan modu irekian hasi, guk dena euskaraz jarri eta gero beste norbaitek zuzentzen ibili... Bakoitzaren sentsibilitatea kontutan izan behar dugu eta lan txikia egin behar dugu.

@keinukafoto @AVU_Osoro Egokiena da euskarak espazioa hartzea, ze beti da zailagoa gauzak gero aldatzea, statu quo bat oinarrituta dagoenean. Horregatik da garrantzitsua ahal den lasterren euskaldunok OpenStreetMap osoa editatzea, espazio hori euskaraz bete dadin.

@keinukafoto @AVU_Osoro Eta desterratu beharko genituzke (ahal dela) izen ofizial elebidunak: "San Kristobal/San Cristobal" edo "Felix Gonzalez Petite kalea/Calle Felix Gonzalez Petite" (ze nezesidade biak jartzeko, ez?)

@AVU_Osoro @garaolaza Lotura honetan badago aukera euskarazko mapa bat ateratzea. Baina IEHari dagokionez izendapen nahiko gutxi daude.
tile.openstreetmap.fr/?layers=

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea