Esango dut modu ez oso legalean, baina moralki guztiz justoan sartu garela. Baina oraindik 10.000 pertsona inguru kanpoan daude.

Kontzertua bikain. Sarreraren antolaketa negargarria.

Bai, kolatu gara, zuzenean atekoari esanez kolatuko ginela, eta masiboki egingo genuela. Funtzionatu du, baina ezinezkoa da horrela antolatu behar izatea.

@theklan gu ere kolatu ginen, antolakuntza desastre total. Euria ezin da kontrolatu baina hau.... niretzat negargarria.

@AVU_Osoro @GoizaldeLandabaso beno, hori izan zen atekoarekin negoziazioaren parte. Gradatara ematen zuten ateetakoak ez zeuden ezer ere egiten, hutsik zeuden, eta 10.000 pertsona sarrera berberetik igarotzeko kola bakar batean geunden. Pistako guztiak (bertaratutakoen erdia) 3 segurtasun langileren menpe.

Sinpleki esan genien beste atekoei paretik kentzeko, ze ehun pertsona batera sartuko ginen, ez bazuten bertan QRak begiratu nahi. Eta paretik kendu ziren.

@AVU_Osoro @GoizaldeLandabaso bereizketa, bere horretan, zentzugabea zen, ze gradetatik pistara eta pistetatik gradetara sar zitekeen arazorik gabe. Hau da, behin atea pasata, dena zen bat.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea