Badirudi nire mugikorra hil dela...
Berriren bat erosteko gomendiorik???
Pobrea naizenez, momentuz dauzkadan aukerak Xiaomi 14T eta Realme 14 Pro dira.
Diru gehiago gastatu nahi izanez gero, Fairphone-a merezi ote du?? edo Google pixel 8a edo 9a??? Googleri ez diot dirurik eman nahi, baina android eguneraketen bermea deitzen dit...
Ta, azkenik, hemengo norbaitek e/os sistema probatu du, hori instalatu ahal izanez gero, pentsatuko nuke...
Nik Google Pixel 5 erosi nun, txukuna ta erosoa izateaz gain (nahiko txikia), /e/OS (Google gabeko Android bat) oso oso errex instalatu dakiokelako. Lenengo eskukoa erosi nun
@porru
erostekotan, lehen eskukoa erosiko nuke. Baina ez dakit... diru gehiegi momentu honetan... potentzia badakit ez dela asko besteekin konparatuta, baina badakit beste onura hobeagoak... ta justo nire asken mugikorra bustitzeagatik hil da ta justo fairphonak IP55 daukate bakarrik, baina ulertzen dut desmuntatzeko erraztasunagatik izango dela...
ta azkenik, zelan e/os? 50 euro gehiago ordainduta ikusi dut aurreinstalatuta eros daiteke ta benetan interesatzen dit, baina justo begiratu dudan Xiaomirako ez dago bertsiorik.
@loko_bortx @porru pixelaren aldeko hautua egingo bazenu, /e/OS sistemaz gain GRAPHENE OS ere instala zeniezaioke. Nik Pixel 6 erosi nuen duela bi urte, bigarren eskukoa.
Graphene instalatu nion eta geroztik ez dut problema bakar bat ere izan.
Mugikorra bi erabiltzailetan banatu dut. Nagusia batetik, zeinetan Gservices desaktibatuta dudan. Bigarrenean, ordea, Googlen zerbitzuak ditut Googlen kamara eta bankuko aplikazioa erabili ahal izateko.
Beida, pasaizuten esteka, jarri EasyInstaller iragazkitan ta mugikor gutxi batzuk ateako zaizkizu. Hoiek edozein tokitan erosi ta zeorrek instalatzea guztiz zailtasunik gabea da
@loko_bortx @EDERTO87 ah egia, "/e/OS Installer" izena du
Ba ez pentsatu gehiegi, ausartu!
@EDERTO87 @porru @loko_bortx ni animatzeke oraindik, pixel 4a dut, gaizki ulertu ez banuen, ez dute gehiago eguneratu.
@AVU_Osoro @EDERTO87 @porru gaur goizean erosi dut azkenean, hasieratik ez dakit, begiratu behar dut erraza den ohiko Android-era bueltatzea edo bermearekin arazorik euki ahal didan. Baina ikusi dut oso erraza dela e/oso modelo horretan instalatzea...