#FediKontsulta #Zaintza #Aisialdia

Etxeko arduren antolaketan 16 urteko alabarekin adostu dugu anai txikia udal udalekuetatik berak jasotzea eta etxera laguntzea. Baimen bat sinatu dugu horretarako, eta udaletxetik erantzun digutena: «Legeak dio soilik adin nagusikoek adin txikiko baten ardura hartu dezaketela eta, edozein kasutan, legeak dioena betetzera behartuta gaude» (Noski zein legez ari den erreferentziarik eman gabe).

Horrela da legez? Guraso txarrak gara? 🤔

@birasuegi Udalekoari emateko zenbait "kontra argudio"
- 16 urterekin motoko lizentzia atera dezake eta Gaintxurizketan bere burua arriskuan jarri.
- 13/14 bere hezkuntza ibilbidea aukeratzeko "heldua" da.
- 16 urterekin legalki instagramen edozer igo/ikus dezake.
...
Baina jakina, Errenteria azken 50 urteetan egon diren haur sekruestro kopuru latzagareiak direla eta...
etxigarria da.

@AVU_Osoro Beste argudio bat, elkarrizketan jarri dut.

Alabak (gure baimenarekin) haurrak zaintzeko lan kontratu bat sinatu dezake, eta lan egin, baina ezin du bere anaiaren zaintzan lagundu...

Jarraitu

@birasuegi eta orain konturatu naiz, ezkontzeko adin legala zein da?
esperpento bat da dena.
udalean kontratu bat aurkeztu, alabak ordainetan madalenetako "barra libre" izango duela "soldata", ea zer aurpegi jartzen dizuten jeje

@AVU_Osoro @birasuegi Umorez hartu. Burokrazian tematzen diren langileek (diozuen bezala, gehienetan nagikeria eta lana egiteko gogorik eza estaltzeko) dibertimenturako aukera infinitoak ematen dute. Burkide bati ikasi nion hori: arau absurdoei erantzunez, instantzia absurdoagoak sartzen zituen, kartzeleroei buruhauste itzelak sortuz, erantzutera behartuta baitzeuden. eibar.org/blogak/orakulua/96 Harrezkero askotan erabili dut teknika hori, aurten bertan herriko kiroldegian: abante.eus/nire-herriko-kirold

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea