Adimen artifizialean alfabetizazio eskasagoa duten pertsonek (nola funtzionatzen duen ez dakitenek) gehiago sinesten dute AAren ahalmenean.
🔸 AA magikotzat hartzeko joera dute
🔸giza ezaugarriak egozten dizkiote
🔸AA desmitifikatzeko ahaleginek bere erakargarritasuna murriztu dezakete

journals.sagepub.com/doi/10.11

#AA #AdimenArtifiziala #alfabetizazioa

Jarraitu

@anagalarraga1 Alegia, DBH ko ikasleen gehiengoak. Bereziki magikoa dela pentsatze horretan.

@AVU_Osoro @anagalarraga1 Ikasleen maila berean ipiniko nituzke irakasle eta guraso gehienak.

@Lacalle @AVU_Osoro Nire ustez, kontuan izan behar da interes handiak daudela AAren magia saltzeko. Ez da ezjakintasun hutsa; nahita bultzatzen da pentsamendu magikoa

@anagalarraga1 @AVU_Osoro Izan daiteke. Baino pentsamendu mota hori berehala desagertzen da teknologia hori nola funtzionatzen duen eta nork kontrolatzen duen eta zer interesekin azaltzen denean. Gainontzeko teknologiekin gertatzen den bezalaxe, bestalde

@Lacalle Ados, baina ez da hain erraza ere... Adibidez, 2022ko erreportaje honetan, oso kritiko azaldu ziren @txo_elurmaluta eta Ujue Agudo. Hiru urte geroago, puntu berberak eztabaidatzen jarraitzen dugu:
aldizkaria.elhuyar.eus/errepor
@AVU_Osoro

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea