@naroaelortza @berria 22 urte lehen CIP eta orain O.L.H deitzen den horretan nabil lanean. Gurera datozen ikasle gehienak famili zaurgarritakoak dira, emozionalki ondo ez daudenak asko.Gainera ikasle hauek dituzten gaitzak gero eta larriagoak dira. Gu ez gaude behar den moduan tratatzeko prestatuak, baina askotan ez dute besterik. Guk uste dugu arazo hauek atenditzea akademikoki zerbait hobetzeko aukera bakarra dela.Askotan binkulo bat egin eta entzute bat besterik ez da egin behar.

@Gaztarrotz @berria erabat ados motxiladun umeei espazio seguru bat eskaini behar zaiela, eta eskola arautua dela beraientzat helduleku garrantzitsu bat. Entzun behar ditugu, eskola eremu eraikitzaile eta segurua izatea lortu behar dugu, baina alde batera utzi gabe oraina eta etorkizuna eraikitzeko tresnak emateaz.
Eta, hau guztia posible egiteko, baliabideak behar dira. Ez da nahikoa borondate, prestutasun eta bokazioz betetako jendea.

@naroaelortza @berria ados eta nola da hori eskolak ezin duela dena konpondu, orain arte esan den moduan eskolara ikastera joaten da eta errespetua etxean erakutsi dezatela.

@Gaztarrotz @berria errespetua etxean jaso bai, baina motxilak (gero eta handiagoak) aintzat hartutako hezkuntza sistema behar dugu, oinarriżko hutsuneak beteko dituena. Berrikuntzari buruz beti, funtsezkoa atzean utzita, sarriegi.

Jarraitu

@naroaelortza @Gaztarrotz @berria
Emozioak kudeatzen ikastea primeran eta erabat ados. Horrek ezin du izan "salbokonduktoa" akademikoki ez saiatu eta exigitzeko.
4.DBHn (ibilbide osoa D ereduan eginda) sakonera hitza ez ezagutzea, euskaraz 4 lerro irakurri eta ez ulertzea, uste dut ezin dela dena ontzat eman. E naiz OLHko profilaz ari.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea