Kaixo!
Badakit alternatibarik hoberena dela nik neuk hosteatutako zerbitzari bat, edo antzeko zer bait. Hala ere, ezagutzen duzue alternatiba onarik "drive" zerbitzuentzat?
Argazkien segurtasun kopia bi disko gogorretan ditut, baina nahi dut online bat ere izatea. Noski, ez dut nahi google drive/photos edo antzekorik... ez dakit ezagutzen duzuen baten bat (ez du doakoa izan behar, e)

Badut buruan MEGA edo proton (dexente garestiagoa), baina ez dakit aukera onak diren...

@Jokin_PA Nextcloud softwarea da niretzat Drive-ren alternatibarik egokiena, eta badaude Nextcloud eskaintzen duten zerbitzuak norbera bere zerbitzarian instalatu beharrik gabe, ikusi nextcloud.com/providers/ (baina nik ez dut probatu eta ez ditut ezagutzen)

@ileturia lanean Nextcloud erabiltzen det, baina egia esan ez dakit oso ondo nola doan. Pentsatzen nuen agian nik neuk sortu behar nuela zerbitzaria, egia esan ez dut pentsatu ea hornitzailerik dagoen edo... kuxkuxeatuko det, eskerrik asko!

@Jokin_PA @ileturia Gure @jimakker pentsatzen dabil @Torrekua|n @yunohost tailerrak egin eta ea herrian erabiltzaile komunitate bat sortu dezakegun. Hor norberaren zerbitzarian @nextcloud jarri dezakezula uste dut. Ni ere ikasteko prest.

@birasuegi @Jokin_PA @ileturia @jimakker @Torrekua @yunohost @nextcloud komunitatea ondoko herrira zabaltzen saiatuko gara 😉! Baten bat hasia da aspaldi @aisaivia

Bitartean, @EDERTO87 k @Elkartenet eko peertube kanalean grabatu zuen azalpen hau ikusi dezakezue 👌

peertube.eus/w/dSzkzToX7ttiSN4

Jarraitu

@anabasa @birasuegi @Jokin_PA @ileturia @jimakker @Torrekua @yunohost @nextcloud @aisaivia @EDERTO87 @Elkartenet zerbitzariak jartzeko Santokristoko sakristia baina hoberik ez,jeje! lekua behar izan ezkero goiko eliza ere bai.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea