Zuk ere erabiltzen duzu furgoneta, kanper edo karabanarik bidaiatzeko?

Zer eskaintzen diogu helmugari? Eta zeren bila irteten gara?

Gaurko testua, guretzat 👇🏽

berria.eus/iritzia/ele/furgesi

@AlazneArruti Oso bitxia da azken paragrafoa, egia hori izan arren camper/autokarbana zaleek kontrakoa diote, bertako produktua erosten dutela eta bla bla bla...
Beste baterako utziko dugu, camp4night bezalako aplikazioek, nolako zabortegi "organikoak" sortzen dituzten hainbat txoko eta bazter.

@AVU_Osoro @AlazneArruti Hemen furgonetero bat! Fusila nazazue otoi! ;) Txantxaz aparte, argi dago eredua ugaldu denetik furgonetadun "furgonetero" gutxi dagoela. Mendian dabilen ez mendizaleen pareko. Uste dut garbitasuna errespetua eta bertako ekonomiaren sustapena beti argi izan beharko genituzkela presente. Txerri jendea egon badago eta halere sarri furgoneten aurkako gudak kapitalaren beste interes batzuk defenditzen dituela ere argi dut.

Jarraitu

@AxuriBeltza Oier ez nago iñor fusilatzeko, baina ados egongo zara nirekin "kanper" gune inguruak paper eta "mugarriz" beteta egoten direla. Eta askok doazen lekuan 0€ gastatzen dutela denetik dakartelako kate handi batean erosia.

@AVU_Osoro @AxuriBeltza gurasoen auzoak park4night aplikazioan gomendatua egotearen zorigaitza du. Gure borroka nagusia ipurdia espaloiaren hondoraino sartzen duten camper eta autokarabanak dira, bizikletak eta guzti, oinezkoentzat tokirik utzi gabe. Dozena erdi gidarik edo esan didate uda hontan "baietz, baina kalkulatu dutela badagoela nahikoa espazio oinezkoentzat". 🤷
Gaur egun, turismo inbaditzailearen parte dira, berdin-berdin.

@AVU_Osoro Bai bai, hori ez dizut zalantzan jarriko eta nik ere gorroto dudan jarrera da.

@AxuriBeltza @AVU_Osoro gero badago autopertzepzioari (edo autoengainuari) loturiko beste kontu kurioso bat. Edonora bidaiatzeko askatasuna ematen duten ibilgailuak izanik, nola bukatzen duten gehien-gehienek gainerako turistak joaten diren leku berberetan.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea