@gontxatorre Norbegian debekatu egin dituzte zenbait mendiguneetan. Higidura arazoak direla eta.
@gontxatorre kontua da, bizikletaz zenbait ingurunetara iristeko gai direnak askoz gutxiago direla (teknika eta sasoia medio), egia da aldapa behera dabiltzanak sarraski ederrak egiten dituztela.
@AVU_Osoro Etxe ondoko parke publiko batean, aldapan dagoen batean, baten batek jaisteko zirkuitua egin du, bere kabuz, kurba, peralte eta guzti. Eta inork ez dio mugarik jarri.
Hortik zoaz, paseoan, eta bat-batean, abiadura handiz behera dator bizikleta batekin -edo talde batekin- egiten duzu topo.
Udalean kexa sartu...eta erantzun ere ez dute egin. Ez da harritzekoa, gure gertuko agintari hauek koldar hutsak dira eta.
@AVU_Osoro Bai, hori horrela da. Iruzkina sartu dut, nire inguruan eremu zaurgarri eta nahiko lauetan -ia edozeinentzat irisgarri- gero eta mendiko bizikleta "normal" gehaigo ikusten direlako, eta eragina nabarmena da bide eta ondoko lurretan.
Downhill horietakoak, aparteko aipamena merezi dute, bai.