3Dtan inprimatuko nituen gauzen bingoan ez zegoen txorrota baten kirtena. Baina aizue, apurtu da (ez nuen ere espero), badakit pieza hori ez didatela solte salduko, eta egitekoa eginen du oraingoz.
Kuriositate moduan, eta hau nahiko ohikoa da berez, pieza konplexua denez eta, nolabait esateko, zuzen inprimatzen baduzu euskarri asko behar dituenez, buruz behera inprimatzeko diseinatu dut. Hau da, goiko alde guztia inprimagailuaren ohearen kontra, irudian ikusten den bezala. Horrela pieza hobekien aterako da eta, segurunik ere, estrukturalki indartsuago.