Ez dut kasualitatetan sinisten, baina zaila da ez egitea.
Gaur Legazpin egon naiz, Lenbur Fabrikan, ondare industrialeko bilduma ikusten. Euskal Herriko historia 100 objektutan proiekturako garbigailu baten bila ari nintzen, eta hau aukeratu dugu, Otsein Rubi ederra, Bergaran egin zen goiko-kargako garbigailua.
Etxera bueltan, Euskadi Irratia entzuten, Aranzadikoek goiko kargako Otsein garbigailu bat jarri dutela Garberan aipatu dute.
Watafak.
@AVU_Osoro @theklan Bada nik, katxarreria baten, "Sputnik" hau aurkitu nuen. 😎 https://eibar.org/blogak/orakulua/images/eibar/copy_of_lume-garbigailua-eibar Aurreko belaunaldikoa, eskuz bete eta eskuz hustu behar zirenetakoa (gero rodilloekin lauskitzeko, esan barik doa).