Zipaioak erreformatzea proposatzea, faxistak defendatzen dutelako, tira, ulertu dezaket. Hala ere, sentitzen dut baina niri inork ez nau konbentzitzeko polizia eredu onik dagoenik.
Poliziak kapitalaren interesak defendatuko ditu beti, eta herriaren etsai da.
Poliziak ez gaitu babesten, inoiz ez. Gehienez babesten gaituelako sentsazio faltsua sor lezake, baina hori besterik ez da.

@theklan Ez dut ezagutzen kubako egoera. Ez orokorrean, eta are gutxiago poliziari dagokionez. Beraz, ezin dizut erantzun.

Edonola ere, polizia aipatzean polizia modernoari egiten diot erreferentzia, kapitalismoarekin batera sortu zena, azken mendeetan (industrializaziotik hona, edo).

Kubakoa horren antzekoa bada, bai, kuban ere. Bestelako egitura, funtzionamendua edo dena delakoa badu, orduan ez dakit horri buruz ari naizen. Berriro ere, ez baitut haien egoera ezagutzen.

@Jokin_PA @desertorea @theklan justu Zeru Ahoak ikusten nabilela... Demagun estatu sozialista batean emakume gazte baten hilketa erritual bat gertatzen dela. Zelan tratatu liteke?

@txerren

Hemen bi kontutxo. Alde batetik, edozein estatutan hori gertatzen delarik, ez dakigu nola tratatu. Okurritu zaigun konponbide bakarra punitibista da: elitua egin duen pertsona zigortzea da. Gartzela edo heriotza-zigorra. Ez da kudeatzen deus, ez da "konpontzen" deus (hilketa bat konpondu baldin badaiteke, hortaz kakotxak). Arazoa baztertzen da izkin batean, molestatu ez dezan, kasurik onenean bergizarteratuko delakoan (askotan baliabideak bideratu gabe)

@desertorea @theklan

@txerren

Hortaz, ez da arazoaren errora jotzen. Eta askotan zapalkuntza eta botere-harreman sistematikoak dituzte atzean, gizartean guztiz erroturik daudenak. Kasuak indibidualki tratazen ditugu, eta kitto.

Gainera, eta hortara nindoan nioenean poliziak ez gaituela babesten, ez du bere horretan ezer konpontzen. Delitua, kasu honetan hilketa, gertatu da. Gehienetan poliziaren lana ez da delituen prebentzioa, baizik eta ondoren egiten duten aktuazioa

@desertorea @theklan

@txerren

eta aktuazio hori, noski, arraza-, genero- eta klase-aurreiritzietan oinarritzen da gehienetan.

@desertorea @theklan

@txerren

Ildo horretan, arazo horiek konpontzeko agian baliagarriagoa litzateke punitibismora eta poliziari bideratzen den dirua bideratzea, besteak beste, hezkuntzara eta langileen lan-baldintzak hobetzera. Ze, poliziak baino askoz inpaktu handiagoa dute delituen prebentzioan hezkuntza onak eta egoera sozioekonomikoak (lan-baldintzak, etxebizitza, eta abar).

Agian bertatik hasi beharko ginateke, horrelakorik gerta ez daitezen.

@desertorea @theklan

@txerren

Hala ere, demagun desorekak gaindituta eta mundu guztiak bizitza duina bermatuta ere delituak gertatuko direla. Jendeak jarraituko duela besteei lapurtzen, erasotzen, erailtzen...

Eta hortara doa bigarren kontua. Nola kudeatu hori guztia poliziarik fabe

@desertorea @theklan

@txerren

Ez dakit ze erreparazio mota egin daitekeen erailketa baten ondorioz. Benetan, ez dakit. Zaila iruditzen zait imajinatzea zer egin litekeen punitibismoan erori gabe. Hain muturreko adibide batera jo baino lehen, errazagoa iruditzen zait gauza sinpleagoak, ez hain larriak, aztertzea.

Esate baterako, apartheideko garaian hego afrikako komunitateek sortu zuten ereduak auzo-komiteak sortu zituen segurtasuna bermatzeko

@desertorea @theklan

@txerren

Horien ezaugarriak ziren: parte hartzea eta komunitatea (bizilagun guztiek hartzen zuten parte, komunitatean), segurtasuna bermatzea ez zen ogibidea eta postuak txandakatzen ziren (hortaz, poliziak duen inpunitatea saiestu dezakezu, bai baitakizu zure postua iragankorra dela), eta erreparazioan oinarritzen ziren (lapurtutakoa itzuli, lan komunitarioak...).

Zigorrak ere bazeuden, eta larriena komunitatetik kanporatua izatea zen

@desertorea @theklan

@txerren

Ez diot adibide perfektua denik. Eta arazoak ere bazituen, noski. Esango nuke (buruz ari naiz) hasieran komiteen agintea, txandakakoa izanagatik ere, gizonek zutela batik bat.
Adibide bat besterik ez da, non ardura ez den gutxi batzuena eta norabide bakarrekoa, baizik eta komunitarioa eta denontzat.
Zaila da imaninatzea horrelakorik gurean, baina sozialismoa imajinatzea zaila izan daitekeen bezala.

@desertorea @theklan

@Jokin_PA @txerren @desertorea eta ni ere horretara noa: sozialismorako bidea egiten ari bazara (hau da, oraindik estatu bat baldin baduzu), nola bermatuko duzu bidea egiten jarraitzea ez bada bortxaz? Nola berearaziko dituzu hezkuntza programa horiek ez bada derrigorrez?

@theklan @Jokin_PA @txerren @desertorea Nik uste dut (Jokinek esandakoarekin goitik behera ados egonik) batak ez duela bestea kentzen.

Uste baduzu sozialismorako bide horretan polizia behar duzula, ba ongi, pentsatzen ahal dugu beste modurik ere badagoela, baina uste badugu beharrezkoa dela, behintzat garbi izan dezagun beharrezko gaizkia dela, ez dezagun pentsa estatu sozialista bateko polizia izanagatik ona denik. onar dezagun uste dugula gaizki apur bat egin behar dela.

@txo_elurmaluta

Ados!
Eta bide batez, bigarren txioan amesteari buruz ari nintzen. Alegia, ez ditzagun ametsak ere lausotu. Gizartea bera iraultzea erraza balitz, dagoeneko egina izango genukeen ez? Esan dezun moduan egin behar badugu onar dezagun ez dela desiragarria, argi izan dezagun hori ez dela helburua.

@theklan @txerren @desertorea

@txo_elurmaluta @Jokin_PA @theklan @txerren @desertorea Mila esker eztabaida irekitzeagatik eta iritzia emateagatik. Gai zaila baina benetan inportantea dela uste dut, eta bada garaia horri heltzeko. Aipatutako kontu batzuekin lotuta, interesgarria iruditu zait liburu hau: "Gatazka eta abisua ez dira gauza bera" txalaparta.eus/eu/liburuak/gat

@anagalarraga1 @txo_elurmaluta @Jokin_PA @theklan @txerren aipu zoragarri hau gorde nuen bere garaian. Baina ez galdetu zein liburukoa den, gauza hauekin desastre bat naiz, eta ez dut apuntatzen. 😅

@desertorea @anagalarraga1 @txo_elurmaluta @Jokin_PA @theklan "gorantzako polizia" bat onartuko genuke? Hau da, soilik boteredunen* jarduna poliziatuko lukeen polizia bat? Quod custodies galderari erantzungo liokeen indar bat?

Hau da, arazoa da polizia (edozer dela polizia) edo arazoa da zeren zerbitzura dagoen polizia?

* Definitzeko (etxerako lanak)

@txerren

Ez dut neure burua anarkistatzat jotzen, baina zera pentsatu dut ia-ia automatikoki zure gakdera irakurtzean:

Ez duzu gorazkoentzako poliziarik behar, ez badago inor goran

@desertorea @anagalarraga1 @txo_elurmaluta @theklan

@Jokin_PA "denak akabatu genituen eta amaitu zen problema", gustatzen zait nola pentsatzen duzun ^^ @desertorea @anagalarraga1 @txo_elurmaluta @theklan

@txerren @Jokin_PA @anagalarraga1 @txo_elurmaluta @theklan biztanleria zaintzeaz arduratzen den indar (armatu) iraunkor bat egon behar delako ideia, autoritatearenganako fede itsu batetik abiatzen da. Ez du bilatzen ahalduntzea, mehatxupean diziplinatzea baizik.

Protokoloak hobetuko balituzte ere, arazoa bere horretan jarraituko luke: bere buruari eusteko zaindu, zigortu eta desberdintasunak mantendu behar dituen sistema baten besoa da polizia.

Ez da usteldu, jatorriz da ideia ustela.

@desertorea alde batetik ebidentea zait diozun hori horrela dela, baina bestetik estu gelditzen zait "polizia" edo "poliziarik eza" pentsatzerako orduan. Adibidez, nazioarteko justizia sistema bat pentsagarria da? Desiragarria da? Behar luke legedia betearazteko gorputzik (iraunkorra edo intermitentea, armatua edo ez, zigortzailea edo ez...) @Jokin_PA @anagalarraga1 @txo_elurmaluta @theklan

@desertorea igual eztabaida desbideratzen ari naiz baina bereziki kezkatuta nago boterearen inpunitatearekin garaiotan. Gartzelaren aurka nago frontalki, baina aldi berean berri txarra da Nicholas Sarkozy gartzelan egotea? @Jokin_PA @anagalarraga1 @txo_elurmaluta @theklan

Jarraitu

@txerren @desertorea @Jokin_PA @anagalarraga1 @txo_elurmaluta @theklan Zein tratu izango du Nicholasek kartzelan? denen berdina edo "vip" trataera izango du? (seguraski VIP ez naiz hain inozoa)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea