Lezo gutasunetik, pentsatzen badugu, konturatuko gara hamarkadak pasa arren arazo estruktural batzuk ditugula.
Nik hiru aipatuko ditut, Portua eta herriaren arteko harremana, eta hemen bereziki txatarraren kutsadurarena, Elias Salaberriatik datorren trafikoa eta bereziki kamioi handiak, autobia edo autopistara bideratu beharrean Lezotik pasatzen direnak eta baita Jaizkibel Hiribideak gure herrian duen eragina, herria bitan banatzeaz gain ibilgailuen abiadurak sortzen duten arriskua.

Duela egun gutxi jakin dugu, Lezoko Udalak, Jaizkibel Hiribidea, txukuntzeko diru bat jasoko duela, bide gorria eta oinezkoen bidea hobetzea izango dela dirudi.
Ondo daude lan hauek baina uste dut ibilgailuan abiadura ez bada murrizten arrisku aldetik berdinean jarraituk dugula.

Noski uste dut epe luzera begira trafiko hori portutik bideratu beharko litzakeela bide berri batekin eta hori Diputazioari eta Portuari gaurdanik eskatu beharko litzaiokeela. Baina bitartean herri barruko bidea kontsiderazoa emanez Jaizkibel Hiribideko gehiegizko abiadura 50tik 30ra jaitsi beharko litzakeela uste dut.

Ba apustu bat botazen dite Lezoarrei, Jaizkibel Hiribidearekin eta momentua aprobetxatuz prest gaude herritarrok bildu eta Diputazioari eta dagokionari eskatzeko abiadura gutxitu dezan. Zer diozue?

Jarraitu

@Gaztarrotz Gaintxurizketan zerbait lortu dute, "kaxkokoek" ere zerbait egin genezake nik uste.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea