#Bizkaibus zerbitzu publikoak erabiltzaile guztion irudiak hartu eta #adimenartifizial bidez prozesatuko ditu, #segurtasuna aitzakia hartuta.
Datu horiek prozesatzeko baimena eskatuko dute autobusera igotzen den bakoitzean, o nola? 🤔 😤
Bestalde: oso bitxia egin zait albistea ematean non jarri duten azentua ETBren euskarazko eta gaztelerazko albistegiek.
#pribatutasuna #zaintza
@joxe Gaur irratian entzun dut, LAB-ek hezkuntza saila salatu duela, pantaila adimentsuak berritzearen aitzakian kamerak jarri nahi dituztelako ikasgeletan, zuzendaritzak uko egin ezkero, pantailarik ez noski.
Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea