Urte batzuk barru zerbitzu ugari igaroko dira hemendik (Lottu aldiriak, eskualdeko trenak Baionara, Bilbo eta Gasteiza, ibilbide luzeko trenak Parisera edo Bartzelonara edo batek daki nora, merkantziak...).
Oso zaila izango da hau ondo kudeatzea, bi trenbide baino ez daudela kontuan hartuta. Edozein matxurak dena pikutara bidal dezake.
@Alexiturbe Txanda pasak geltokietan egin beharko dira. Espero dut zure aurreikuspenak berandu baino lehen betetzea. Hasteko, aldiriak orain 20 urteko fiabilidadearekin edukitzea eskatuko nuke.
@AVU_Osoro
300 metro inguru.
Zabalerak emango luke, 4 trenbide eraikitzeko, nik uste, eta horrela tren batzuek besteak aurreratu ahal izango lituzkete.
Baina aukera horretan Lottu zerbitzua motelagoa izango litzateke, desbideratu beharko litzatekeelako, eta hori ere kontuan hartu behar da. Enfin