@desertorea honek akatu nau zeharo:

"...arrautzak eta limoiak jaurti zituzten etxeko fatxadara, petardoak botatzeaz gain. Horrek eragina izan zuen ondoko etxeetako fatxadetan. Haietako batean, desgaitasuna duen pertsona bat bizi da familiarekin, eskola kontseiluak azpimarratu duenez. Familia horri ere behin baino gehiagotan egin omen diete eraso.

Hain zuzen, lankideen arabera, familia hori defendatzeari ekin zionean hasi zitzaizkion irakasleari jazarpen mota hori egiten."

@txerren bai, txo. Nik ere flipatu dut gehien horrekin. Birritan irakurri behar izan dut, ez nuelako sinetsi nahi...

Jarraitu

@desertorea @txerren Nik gaur gurasoei mezua bidali behar izan diet, aurtengo bigarren taldea, egoten ere ez dakitelako.
8 urtez hezkuntza departamentuak ez du ezer egin familia/ herri horrekin. Espediente eta ostiak, neurriak eraginkorrak eta gogorrak. (ez naiz ultra eskuidarra, disney neurriek honetara garamatzate.) Eskolan edozein neurri hartzeko, 100000 ebidentzia behar direnez, ikasleek ez dute ulertzen jasotzen duten " zigorra" zergatik den, hainbeste barrabaskeri egin ondoren.

@AVU_Osoro @desertorea @txerren niri ez dakit beldur gehiago ematen didaten, ikasleek edo hauen gurasoek ...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea