Gero eta kontraesan gehiago sortzen didate honelako egunek.

Alde batetik, euskal kultura eta euskararentzat garrantzitsuak dira neguko solstizioetako azokak, bai eta erakunde askorentzat, sustengo ekonomikoa lortzeko; beste aldean, ordea, animalien esplotazioak eta alkoholak ardazten dute eguna...

Ba hori

#NegukoSolstizioa #SanTomas

@Jokin_PA Ulertzen dut kontraesan/ezinegona. Horregatik uste dut tradizioaren haria jarraitzeko modu onena resignifikazioa (hau euskaraz?) eta alderdi eraldatzaileenen indartzea dela.

@Jokin_PA Bai, zuk aipatu dituzu: «euskal kultura eta euskararentzat garrantzitsuak dira neguko solstizioetako azokak, bai eta erakunde askorentzat, sustengo ekonomikoa lortzeko» nik gehituko nuke herri identitatea finkatzea, harremanak egiteko espazio soziala okupatzea, dantza/festa/musika kolektiboan gozatzea. Gehiago egongo dira, nik uste eraldaketa komunitarioan gakoak diren elementuak. Horiek indartu behar dira, beste (negatiboak izan daitezkenak) espazio gutxiago izateko.

@Jokin_PA Bestalde janedanaren kontua asko hobetu daitekeela eta aldatu behar dela uste dut. Seguruenik ez dugu ardatz berdinetik egingo zuk eta biok, baina ikuspegi eta eredu anitzen alde egin behar dela uste dut, eta kontsumoa ere kantitatean, izaeran eta ekoizpen ereduaren baitan aldatu behar dela.

Jarraitu

@birasuegi @Jokin_PA San tomas egunez baserritarrei burla egiten zaiela uste dut nik. Jendea txistorra bila doa, eta 12etatik aurrera gutxietxiak direla uste dut. Agian izurrgarrizko salmentak egingo dituzte baina nere perzepzioa dekoratu huts direla. Hau da, jendearen buruan ez dago "santomas eguna baliatuko dut barazki freskoa erosteko" ez nere inguruan behintzat.

@EDERTO87 @AVU_Osoro @Jokin_PA Hor berresanahitzeko beste ardatz bat, bi aukerarekin, lurrarekin lan egiten duten laborariei benetan erdigunea eman (baserritar hitza ez zait oso zehatza iruditzen), edo solstizio jaiaren landa azoka izaerarekin amaitu eta beste ildo batean kokatu eguna.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea