Familiako bazkarian osaba unaiak:

- Ardo gorria "behi ardoa" da, hala esaten zaio.
+ Behi ardoa?
- Bai ardo eskasa, garai batean ume egindako behiari ematen zitzaiolako botilatik tragoa, indar berritu eta berpizteko.
+ Benetan?
- Noski! Zuek kaleumeok eztakizue baino garai batean idi deman ibiltzen zinerek ere hartzen zuten indarra izateko.

Lehengo garaia eta ohitura eta jakintzak. Laster galduko dira kontu hauek.

Zuzena ez zuzena epaitu gabe, hortxe uzten dut. Herri jakintza moduan. 🐮

Jarraitu

@urtzai Nik Lezoko goiko plazan ikusi izan dut idi dema aurretik idi bakoitzari ardo botila bana ematen. Behin baina gehiagotan gainera, momentu horren bila joaten ginen umetan.
Eta honen harira, nire ama erizaina zenez, idientzat anfetaminak ere eskatu zizkioten. (pentsa idi batek zein dosi beharko lukeen...)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea