Atzeratutako artikulu bat idazteko inspirazioa etorri zait kafetegi lasaian eserita, serbiletak hitzez betetzen...
Eta, bat-batean, alboan bikote bat eseri eta kafetegiko langilea argentinarrarekin hasi dira hizketan.
Mileiri buruz hasi dira... eta auzolotsa sentitu dut. Argentinarrak ez, berak bere bizipenak ditu. Baina ordiziarrek, Mileik ez duela buelta emateko denborarik izan, petrolioa topatu dutela... itxura ona duela Argentinak.
Nola da posible halako mundu paralelotan bizitzea?